Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 24a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 24a

  • 1990. Joxe Mari Rekondo Donostiako toreatzaileari omenaldia eskaini zitzaion.
  • 1986. Jotakie taldearen lehen LP-a salgai jarri zen.
  • 1983. Udal hilerriaren arautegia onartu zen.
  • 1983. Ibaieder presari buruz erabakia hartzeko luzapena eskatu zen.
  • 1966. Aita Betharramdarrekin hamar urteko kontratua egitea erabaki zen.
  • 1966. Zaborrak erretzeko labe bat jartzeko, 3.472 metro koadroko lurraldea erostea erabaki zen, metroa 25 pezeta ordainduta.
  • 1936. Miguel Aizpururi Auzaraza inguruan etxebizitza eta tailerra egiteko baimena eman zitzaion.
  • 1936. Herriko Artxiboko sarreran, burdinezko atea jartzea erabaki zen. Miguel Iriarteri agindu zitzaion lana.
  • 1936. Herriko sindikatuei eta profesional elkarteei, langabezian ziren langileen zerrenda eskatzea erabaki zen, adina, ofizioa, ezkonduak edo ezkongabeak ziren adieraziz, herriko lanetan egokiago jartzeko.
  • 1936. Ziriako Agirre alkateordeak parrokiaren hilerria erosteko eginiko proposamena ontzat hartu zen, bi alderdiak harremanetan jarri eta 15.875 pezeta eskainiz herriaren aldetik.
  • 1920. Erabakirik hartu gabe utzi zen Gasteizko alkateak Urolako trenaren proiektua aldatzeko eskatuz -Zumarragan irteera izan beharrean Mekolalden izatea hobe zela adieraziz- Bizkortze Ministerioara bidalitako gutuna.
  • 1902. Azoka plaza estaliaren obren zuzendariaren agiriari erantzunez, Martin Altunari hogei mila pezeta ordaintzea erabaki zen.
  • 1846. Politiko Nagusiak idatzitako gutun bat irakurri zen, herria eta Urrestillaren banaketa ahalik eta azkarren egiteko aginduz eta berari erantzutea erabaki zen, ordura artean herriak egin zituen gestioen berri emanez, benetan gaizki iruditu zen Urrestillan bizi ziren batzuen nahia zela adieraziz, eta ez urrestildarrena.
  • 1840. Karlista gerratean herriak eginiko gastuei aurre egiteko, Diputazioari diru laguntza bat eman zezakeen galdetzea erabaki zen.
  • 1719. Hil honen 27an, astelehena, 18 urtetik 60 urte bitarteko gizaseme guztiak, armak zituztela goizeko bederatzietarako enparantza nagusian izan zitezen deialdia egitea erabaki zen. 50 errealeko isunaren azpian, eta haien artean eta ahal bazen ezkongabeen zerrendatik, 150 soldaduren zozketa egiteko. Orduan bertan aukeratu ziren bi lehen konpainietarako ofizialak.
  • 1636. Herriko agintariek aho batez erabaki zuten gerra deialdi baterako prest egotea, behar zen dirua zentsuan lortuta.
  • 1593. Valladoliden herriak bi alkate izan behar zituela zioen sententzia baieztatu zen.
  • 1593. Ur zikina eta beste edozer gauza leihoetatik kaleratzea debekatu zen, 200 marairen isunpean.
  • 1582. Herrian bizi izandako Juan Borja berehala itzultzekoa zen Madrildik, eta herriari edozertan laguntzeko prest izango zela irudituta, ongietorria emanez berari idaztea erabaki zen, Hungariako enperatrizaren etxezain bezala baitzetorren.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak