Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 19a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 19a

  • 2007. Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak Azpeitiko Udalaren euskara ordenantza bat baliogabetu egin duela jakin zen. 'Euskara inposatu eta gaztelera baztertzen' duelako baliogabetu zuen. Udalak helegitea sartu zuen gero.
  • 2005. Inoiz baino partaide gehiago izan zituen Azkoitia-Azpeitia maratoi-erdiak: 1.124. Simon Kiprot keniarrak irabazi zuen.
  • 2004. Esteban Larraņaga Trikitilari Elkarteko lehendakari ohia omendu zuen EITBk, Azpeitiko kiroldegian.
  • 1998. Landakandaren omenezko Trikiti Jaialdia ospatu zen.
  • 1994. IV. Trikiti Pieza Berrien Lehiaketako finala izan zen.
  • 1993. III. Trikiti Pieza Berrien Lehiaketako finala; Aitor Furundarena eta Iparragirre anaiak izan ziren irabazle.
  • 1991. San Jose festak ospatuz, loiolatarrek Arriya II.a omendu zuten. Jaialdian Urreta, Agite, Arriya III.a, IV.a, eta V.a, Patxi Segurola eta Sokinek parte hartu zuten.
  • 1982. Azpeitiko I. Altzari Feria inauguratu zen.
  • 1979. Frankismo osteko lehen udala osatu zen herrian, Luziano Lazkano alkate zela.
  • 1828. Eliza eta apaizaren etxea egiteko, beraien lana eta izerdia eskaini zioten herriari Aratzerreka auzoko biztanleek.
  • 1812. Cadizeko Konstituzioa aldarrikatu zen.
  • 1748. Nikolas Altuna herriari 3.000 erreal aurreratzeko prest zenez, kale eta kantoi guztietan, neurri berdin eta zabal antzeko kanalak jartzea erabaki zen, berdin eginik Plaza Txikian, etxeen egitura jarraituz; euria egiten zuenean ezinezkoa zen kalean egoki ibiltzea, erorketa asko izaten zelako.
  • 1703. Kanporatu behar zuten soldadu bakoitzari, eta irten bitartean, zilarrezko erreal bana ematea erabaki zen.
  • 1684. Arkitektuek eginiko txostenak agertzen zuenez, parroki atariko estalpea erortzeko arriskuan agertzen zen Elola kaperaren aldean berehala konponketa lanak egitea erabaki zuen herriak.
  • 1646. San Agustin komentuari buruzko auzian eginiko gastuen berri eman zuen alkateak, baita Valladolideko Chancilleria Errealean eginikoan ere .
  • 1575. Parrokian kaperautza bat sortuta testamentua egin ondoren hil zen, Sevilla hirian, Pedro Gerrenzuri.
  • 1534. Tenerifeko San Cristobal de la Lagunan Joxe Antxieta jaio zen, urrestildar Juan Lopez Antxieta eta Mencia Diaz Clavijoren semea .
  • 1532. Izurrite gogorra ezagutu zuen herriak azkenaldian, eta aurreko urteko irailaren 7tik 29ra bitartean gorpuak hilobiratzen ibilitakoei ordainketak egin zitzaizkien: hamar gorpu hilobiratu zituen Martin Goidik; San Miguel egunera bitartean beste bost Joanes nafarrak; bost gorpu Juan Zabalak, hil zen arte. Beste hamairu bat hil ziren San Miguel egunetik abenduaren 11 bitartean.
  • 1532. Hiltzera kondenaturik zegoen Juan Zuhule, eta epaia betetzera herriratu zen borreroari ordainketa egin zitzaion.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak