Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 16,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 18a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 18a

  • 2007. Luis Alberdi 'Beltza' euskal dantza irakaslea omendu zuten Izarraitz pilotalekuan.
  • 1907. Katekisten burua zen Dolores Sopeņaren izenean idatzi zuen Manuel Mari Smith arkitektuak, Olatz auzora zihoazen zenbait bide aldatzeko baimena eskatuz, aurkeztu zuen planoak agertzen zu-en eran. Onartu egin zuen Azpeitiko Udalak, baina Olatzen egin behar zituen lanak amaitu ondoren, bideak lehen bezala utzi beharko zituela aginduz.
  • 1866. Lastur auzoko Joxe Mari Rementeriak eginiko eskaeraren berri eman zen, inauteri astearte goizean kaleratutako bere zezenak begi bat galdu zuela esanez, teila zati batekin jotzean. Udalak hari 80 erreal ematea erabaki zuen .
  • 1866. Aurreko hilaren 24 gauean gertatu zen sutean, ibaian eta garbitokian sartuta ontziak urez betetzen ibili zirenen zerrenda irakurri zen, eta gogoan izanda gau hotz eta izoztuan haiek eginiko lan ne-ketsua, haien artean 101 erreal banatzea erabaki zen.
  • 1846. Herritar emakume merkatari batek eginiko eskaera ontzat hartuta, herritarrei lehentasuna ematea erabaki zen asteko azokatan postuak izateko, kanpotar merkatarien aurrean.
  • 1825. Aratzerreka auzoko ordezkari bezala, San-tiago Segurolak adierazi zuen bertako biztanleen nahia bertan eliza bat egitea zela.
  • 1777. Korrejidoreari gonbitea pasatzea erabaki zen, Ostegun Santuan San Agustingo sagrarioko giltza hartu zezan.
  • 1757. Mistela eta pattarraren prezioak altxatzea erabaki zen, mistela 80 laurdenean jarriz, eta pattarra 40an.
  • 1718. Buztinzuloeta deituriko inguruan, labekada bat teila egitea erabaki zen, horrela jakin nahian bertan aurkitzen zen lurra egokia zen edo ez teilak egiteko, eta ona baldin bazen herriko teileria bertan egiteko .
  • 1711. Derrama osokoa zen Larraņaga baserria erre zitzaiola esanez, egur eskaera egin zuen baserriaren jabe Martin Abariak. Zer nolako kalteak izan zituen ikustea erabaki zen, ondoren eskaerari erantzunez, urte eta erdian baserria berritzeko baldintzarekin.
  • 1693. Probintziaren aginduari erantzunez, hilaren 25an arma erakusketa egitea erabaki zen; arratsaldeko ordu bietan, herriko enparantzan, armak zituztela herritar eta biztanle guztiak gerturatu ziren. Pikak, ezpatak, alkabuzak, 18 urte beterik zituztenetik 60 urte egin gabekoek bitartean. Agindua bete gabe geldituz gero, 1.000 maraiko isuna ezarriko zitzaiola adierazi zen herritar bakoitzari, eta 500 marai biztanleari.
  • 1570. San Agustin monastegiaren inguruan aurkitutako haurra hazten zuen Maria Eizagirre andreari ordainketa egin zitzaion.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak