|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Martxoaren 17a
- 2001. II. Rallysprintean, Urraki bidean, Iņigo Uria gidari eibartarra hil zen, istripuan.
- 1991. Slalom proban, buru elbarritasuna dutenen artean, munduko errekorra lortu zuen, 2-27rekin Xabier Madinak.
- 1936. Aratzerreka auzora eginiko errepidea inauguratzeko egitaraua ontzat hartu zen. Suziriak hil honen 28 arratsaldez eta ondorengo egunean goizez, meza nagusia hamarretan, hau amaitu eta umeen artean gozokiak banatuko ziren, eta berehala bazkari ofiziala egingo zen bertaratutako agintariekin.
- 1862. Probintziako Batzar Nagusiak ospatu ziren berehala herrian, eta enparantza nagusia txukuntzea erabaki zen, batez ere Santo Domingo komentuan eta udaletxean obrak eginez, bertan ziren egur eta harriak kenduz.
- 1856. Probintziako Monumentu Artistikoen Batzor-deak, herriak enparantza zabaltzeko lurreratu nahi zuen San Domingo komentuko aurreko horma botatzeko baimena eman aurrez, galdera batzuk egiten zituen eta erantzutea erabaki zen.
- 1824. Ikusirik herriari ezinezkoa egiten zitzaiola bertan zen tropari janariak eta edariak ematea, Az-koitia, Zestoa, Errezil, Bidania eta Beizamako he-rriei idaztea erabaki zen, haietako ordezkariekin bi-lera bat egin eta nolatan lagun zezaketen jakiteko.
- 1815. Herrian zen Gaudalajara erregimenduko komandanteak zera adierazi zion udalari: tropa aurkitzen zen tokia beharrezkoa zela garbitzea eta txukuntzea. Eta herriak hari adierazi zion ezinez-koa egiten zitzaiola beste toki bat hobea aurkitzea, herriko etxeetan eta konpainia batzuk inguruko herrietara zabaltzea egokia izango zela egun batzutan behintzat, orduan zuten tokia egokitzeko.
- 1774. Izoztegia baino gorago, Izarraizko Usalain deituriko tokian dagoen putzua garbitzea erabaki zen, han inguruan ganaduak zituzten jabeei deituta.
- 1758. Inazio Ibero maisuak eginiko itxuran parrokian Vera Cruz aldareko erretaula egiteko, Juan Agirre maisuarekin egin zen eskritura.
- 1719. Gerrarako prest izateko albistea jasota, eta ikusita alkatea nahiko gaixorik eta zahartua zela, bere ordez kapitain bezala Frantzisko Inazio Alzibar aukeratu zen.
- 1690. Espainiako erregeari aurrez emandako baimena baieztatzeko eskatzea erabaki zen, ardoaren eta haragiaren hornitzaileek herriari eskainitako dirua San Inazio jaietan gastatu ahal izateko.
- 1685. Apezpikuaren baimena lortuta, parrokiko elizako behea lauzatzea erabaki zen.
- 1593. Gaspar Hernandosoro maisuari Santo Domingo komenturako herriko harrobietan harria ateratzea debekatu zitzaion, partikularra zelako bera, eta herritar bezala ez zelako domingotarren ordenakoa.
- 1567. Enparan errotaren irabaziak nola banatzen ziren adierazi zen. Zortzi zatitik, bost herriarentzat; beste hiru zatiren erdia Enparan etxearentzat; eta beste hainbeste herria eta Bikuņa etxeen artean banatzen zen.
- 1562. Diego Alzega urrestillarra hil zen, Cordobako apezpikua.
- 1541. Baserri jabeen artean, suteetan elkarri la-guntzeko arautegiaren eskritura sinatu zuten agintariek.
- 1456. Enrique IV.a Espainiako erregeak herriaren pribilegioak baieztatu zituen.
|