|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Martxoaren 14a
- 2007. Altuna y Uria enpresak Madalena auzoko harrobian zituen kamioiei eraso egin zieten.
- 1991. Espainiako II. Boccia Txapelketa hasi zen; bertan, berrogeita hamar bat ezinduk parte hartu zuten.
- 1963. Ikusirik Antxieta etxeak agertzen zuen hondamena, bertako biztanleak kanporatu eta galmen espedientea martxan jartzea erabaki zen.
- 1963. Gernikako Arbolaren ibiltokian umeen parke bat egitea erabaki zen.
- 1948. Lagun Onak Futbol Taldeak, Afizionatu Kopa lortu zuen, Eibar taldeari 5-0 irabaztean.
- 1938. Hilerrian panteoi bat egitea erabaki zen, San Inazio Tertzioko erreketeak hilobiratzeko, eta Perez Arregi plazan, berriz, monumentu bat altxatzea haiek gogoratuz.
- 1932. Herriko Txistularien Bandarako, Basilio Liza-so izendatu zen silbote bezala.
- 1904. Dionisio Soroetak bidalitako gutun pozgarriaren berri eman zen. Zumaiatik Zumarragarako tranbia elektrikoaren eskubideak bereganatu zituela zioen Soroetak gutunean, eta ahal zuen guztia egiteko prest zegoela ahalik eta azkarren lanak hasteko.
- 1892. Lurralde kartzelak ordaintzeko, herriari tokatzen zitzaionaren azken zatia onartu zen.
- 1892. Herriko behartsuenak lana izan zezaten, pi-lotalekuko jardineko eta Amuko zubitik Iturriagatxo baserrira arteko obrak hastea erabaki zuen udalak.
- 1870. Herriko lehen haurren eskola zabaldu zen, Joxe Joakin Senperena eta haren emaztea maisu zirela.
- 1852. Zabalia-azpikoa baserria saltzeko apezpikuari baimena eskatzea onartu zen, eskuratu zitekeen dirua Frontoia zen inguruan kale berria egokitzeko izanik. Sochantreek erabiltzen zuten etxea zen hura, eta patroia, berriz, herria.
- 1840. Joxe Frantzisko Saloguenek egin zuen es-kaera, 1833an igoarazi zuen globo aerostatikoaren ordainketa egiteko, aurrez zerbait kobraturik bazen ere.
- 1783. Zestoara bitarteko bidea egokitu nahian, peritu bat izendatu zen, ikus zezan noren lurraldeak behar ziren, ondoren haien jabeekin harremanetan jartzeko.
- 1713. Agintariek sinatutako eran egitea erabaki zen parrokiko elizako ate nagusia.
- 1684. Tolosan ospatutako batzarrean erabakita bezala, bederatzi soldadu Hondarribiko presondegira bidaltzea onartu zen.
- 1670. Kexak ziren Malkorra errementariko presak kalteak sortzen zituelako inguruko bidean, eta haren jabea zen Jazinta Arriagari, Antonio Altuna-ren alargunari zera agindu zitzaion: kalteak konpontzeko beharrezko neurriak lehenbailehen hartzeko.
- 1669. Albistea izanik Loiolara iristear zela Juan Eberardo jesuita, inkisidore nagusia, herriaren izenean ongi etorria egiteko ordezkariak aukeratzea erabaki zen.
- 1669. Jakinean izanik parrokiko koruko burdin barrotegia egiteko limosna emateko prest zirela herritar batzuk, agintariek eskaera egitea erabaki zuten, erretorearekin batera kaleratuz.
- 1631. Herriaren errotak erabiltzea agindu zen, aleak xehetzeko, beste nonbaitera eramateak kalteak sortzen zizkiolako herriari.
|