Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 13a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 13a

  • 2001. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolaturik Urola Erdiko Bertso Astea hasi zen.
  • 1960. Joxe Mari Astigarraga eta Bitoriano Unanue neurtu ziren 125 kiloko harri zilindroarekin. Astigarragak 91 bider altxatu zuen 30 minututan, eta Unanuek, berriz, 84 alditan.
  • 1955. Bengoetxea eta Uranga neurtu ziren 5.000 metrotan, zezen-plazan, Bengoetxeak irabazi zuen (20 minutu eta 40 segundo) eta Urangak 22 minutu eta 29 segundo behar izan zituen.
  • 1941. Mantekape deituriko arkuak erabiltzearren Felipe Oiarzabalek ordaintzen zuen 3'75 pezetako errenta ehun pezetara altxatzea erabaki zen.
  • 1931. German Alberdi izendatu zuen udalak herriko sendagile.
  • 1881. Urrestillako Kosme Damian Olaskoaga eta Azpiazu monsignore eta fraidea hil ziren herrian, Frantziskanen laguntzailea bertako elizan hilobiratuz.
  • 1854. Alkateak proposatu zuen langileei eta artisauei lana eskaintzea, generoak garesti zirelako, eta hari eman zitzaion ahalmena enparantza aldera Santo Domingo komentuak zuen horma lurreratzeko.
  • 1803. Hiru giltzako bi kaxa egitea erabaki zen, haietako bat elizaren diruak jasotzeko eta bestea herriko lurraldeak saldutakoan jasotakoa gordetzeko. Giltza bat alkateak eta parrokiko etxezainak izango zuten, bestea lehen eta bigarren errejidoreek, eta hirugarrena diputatu zaharrenak.
  • 1803. Ahalmen osoa eman zitzaien agintariei azkenaldian saldu ziren herriko lurraldeen kontuak aztertzeko, ondoren zorrak ordainduz.
  • 1718. Kutxirain deituriko tokian ebakiko zen sukaldeetarako gurdi egurra erreal baten truke saltzea erabaki zen, nahiko urruti zegoelako, eta bide txarra gainera. Diruzainak emandako txartelarekin agertu beharko zuten egurra nahi zutenak asteazkenetik aurrera aipatutako tokian.
  • 1707. Bezperan eginiko soldaduen zerrenda ikusi zen; boluntario aurkeztu ziren Bautista Enparan, Fermin Beriztain, Frantzisko Larraza, Antonio Oiarzabal, Frantzisko Intxausti, Antonio Iturzaeta, Inazio Sarasua, Martin Elizomdo, Domingo Zendoia eta Domingo Goenaga.
  • 1707. Jakinean izanik Inazio Kerejeta ostalariak zahagietan erosten zuela ardoa, ondoren bere etxean nahi zuen prezioan saltzeko, inolako berririk eman gabe agintariei, eta inork dastatu gabe, 1.000 maraiko isuna ezartzea erabaki zen.
  • 1696. Kaleko harriztatze guztia egokitu nahian, eskritura bat egitea onartu zen.
  • 1689. Alkateak jakinarazi zuen Loiolako Erret Ikastetxe erretore eta erlijiosoek herria gonbidatzeko asmoa zutela obraren lehen harria jartzean, eta udalak erabaki zuen ehun mosketarirekin osatutako taldea osatzea, ekintza horretara joan eta salba bat bota zezaten.
  • 1644. Parrokiko dorreko ordularia amaitua zuen Santiago Marigortak, eta hari ehun dukat zor zitzaizkiola adierazi zen, apaizen aginduz ordu erdiak adierazteko lanak egin zituelako. Ordainketa egitea erabaki zen, baina apaizei albistea pasatuz, herriari aurrez ezer esan gabe, ez zutelako horrela jokatzeko eskubiderik.
  • 1589. Juan Otxoa Urangak eginiko deklarazioak gogorarazi ziren, esanez apaiz asko zirela herrian, gehiago ere bai apaiz egin nahirik, eta herria hondamenean zegoela, tartean izanik batzuk oso gutxi zekitenak, eta apezpikuen aldetik erraztasunez ordenatzen zela jendea. Batzarkideen iritziak entzun ondoren, orduan behintzat, eginiko deklarazioei buruz, herriaren aldetik gestiorik ez egitea erabaki zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak