|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Martxoaren 8a
- 2008. Uztarria kultur koordinakundeak, euskara, kultura eta komunikazio arloan lanean dihardun ondoren, bukaera eman zion hamar urteko ibilbideari.
- 2004. Iraurgi Ikastetxean haurtzaindegi berria ireki zen, herriko laugarrena.
- 1987. Udal Igerilekuan XXVI. Euskadiko Igeri Txa-pelketak hasi ziren.
- 1959. Ehun eta berrogeita hamar metroko abantaila zuela neurtu zen Ramon Azpeitia 8.000 metrotan korrika Leon Albenizekin. Albenizek bere lana 27 minutu eta 55 segunduko denboran egin zuen; Azpeitiak, 7.850 metro 28 minutu eta 4 segundon.
- 1957. Herriak Lagun Onak Futbol Taldeari enparantza nagusian lokal bat eman zion, eta bien artean egindako kontratua jakitera eman zen. Lokala denboraldi baterako eman zuen udalak, bertan zabalduko zen taberna izaera publikokoduna izateko baldintzarekin.
- 1893. Errukietxearen ondoan zen pasabidean gurdi edo karroak erabiltzea oztopatu nahian, mugarri handiak jartzea erabaki zen.
- 1858. Auzo batzuetako baserritarrek aurreko urteetan egon zen debeku bat ezerezean uzteko eskaria egin zuten; hau da, herriko kaleetan igarotzean, gurdiak erabat isilean erabili beharko zirela, ardatzaren zaratarik gabe, eta ezinezkoa egiten zen une askotan hori lortzea. Gurdiak garoa, otea eta belar ondoarekin izatean bakarrik altxatzen da debekua, eta bazirudien gainontzeko zamak eramatean erraza zela gurdiak zaratarik gabe erabiltzea .
- 1803. Urrestillarako bidea konpontzea erabaki zen, Landetako ermitan aulki batzuk jarriz.
- 1803. Herriko jaietan zekorketak antolatzeko Inazio Ramon Arozenak eginiko proposamenaren berri eman zen. Hark barrerak egiteko materiala eskatzen zuen, berak sarrerak kobratzeko eskubidea izanik alde batetik; edo 1.500 erreal eta materialak herriak emanez, inolako kobraketa gabe geldituta bera. Bigarren proposamena hartu zen ontzat.
- 1732. Herrian hondamenean ziren etxeen txostena egin zuten zurgin eta harginei haien lana ordaindu zitzaien.
- 1703. Herriko hiru udaltzainei agindu zitzaien etxez etxe albistea pasatzeko: hemezortzi urtez gorako gazte guztiei, astelehenean eta goizeko hamarretarako udaletxera ager zitezela, herriari tokatzen zitzaizkion 29 soldaduren aukeraketa egiteko.
- 1703. Zortziehun dukateko zentsua hartzea erabaki zuen herriak, erdia Juan Larraarrengandik eta beste erdia, berriz, aurki zitekeen tokitik.
- 1687. Inazio Arzadun parrokiko organo-joleak aurkeztu zuen kexaren aurrean Ņorganoa erabat nahastua zegoela esanezŅ, hari erantzutea erabaki zen, orduan Tolosan zegoen organo egileari albistea pasatu eta ahalik eta azkarren herrira hurbil zedin.
- 1665. Enparantza nagusia zabaltzeko tokia eman zuenez, Santo Domingo komentuari obra batzuk egiteko baimena eman zitzaion .
|