|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Martxoaren 7a
- 2002. Izazpi-Samiño-Oleta eta Hirukurutzeta-Karakate zentral eolikoak atzera bota zituen Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak. Arrazoi nagusitzat bertan dauden metal garaiko aztarna arkeologikoak hartu zituen.
- 2000. Elkarrik Bake Konferentzia proiektua aurkeztu zuen Aitonenako aretoan.
- 1974. Urola eta Errezilgo ibaiak bat egiten duten ingurua estaltzeko proiektua eta aurrekontua onartu ziren.
- 1974. Betharram Ikastetxe inguruan kirol instalazio batzuk egitea erabaki zen.
- 1935. Martzelo Guibertek Guardia Zibilaren kuartela egiteko eginiko proiektua onartu zen, eta enkantean jartzea erabaki zen.
- 1906. Auziari buruz gobernadoreak horrela erabakita, zezen-plazaren kontratista Nikolas Azpiazu jaunak berehala eskatu zuen 8.279'44 pezeta ordaintzeko; Hazienda Batzordera pasatzea erabaki zuen udalak.
- 1892. Udaletxeko eskailera gainean kupulatxo bat egitea erabaki zen, ondoren inguruko paretak txukunduz.
- 1887. Posta eta Telegrafoko zuzendariak eginiko idatzi bat irakurri ondoren, esanez herriko Osasun Juntarekin bilera bat egin nahi zuela Ñorduan bulegoak Inazio Unanuek Erdi kalean zuen 24. zenbakian zeuden, eta etxea bizitzeko egokia edo ez erabaki nahi zen bileranÑ, udalak erabaki zuen hil honen 9an bilera hori egitea.
- 1876. Udal liberala osatu zen, Grazian Zelaia alkatetzan zela.
- 1830. Peritu bat izendatzeko eskaera egin zen, Aratzerrekako eliza ikus zezan, Joxe Inazio Artizek eta Esteban Goenagak amaiturik zituztelako obrak, eta udalak Elorza errejidorea izendatu zuen.
- 1701. Bere txanda betetzen korrejidorea herrian izanik, San Agustin komentuko sagrarioko giltza Ostegun Santu egunez berari eskaintzea erabaki zen, kontuan izanik herria zela bertako patroia .
- 1701. Jauna Beheratzearen Kofradiako buruak eginiko eskaerari erantzunez, Ostiral Santu egunean kaleratu ohi zen talde armatuaren alferiza izendatzeko bandera emateko, udalak erabaki zuen fidela izendatzea.
- 1677. Frantziskotar Hirugarren Ordenako Anaiei Elola kaperan Paduako San Antonioren irudi bat jartzeko baimena eman zitzaien.
- 1656. Parrokiko obra handiak berehala hasteko asmoarekin herriratu zen Joan Ansola maisuak eginiko eskaerari erantzunez, herriak hari 500 dukat ematea erabaki zuen.
- 1636. Martin Iraolari eman zitzaion ahalmena, herriaren izenean Sevilla hiriko alkabalatan Elola memoriak 1634an sortu zituen interesak kobratzeko, 270.000 marai, hirukiko lehen zatia.
- 1636. Lorentzo Agirre idazkariak bere testamentuaren bidez parrokiari utzitako 50 dukat eta ospitaleari utzitako beste hainbeste kobratzeko ahalmena eman zuen herriak.
- 1558. Azken gerrateetan sortutako zorrak ordaintzeko, 1.000 dukat osatu nahirik, derrama bat egitea onartu zen herritarren artean.
|