Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 6a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 6a

  • 2003. Izeta II.ak irabazi zuen Goenatxoren kontra jokatutako apustua, eta jokoan ziren 12.000 euro eskuratu zituen. Goenatxo ondoezik jarri zen eta ezin izan zuen hirugarren txandan parte hartu. Ordu arte apustua parekatuta zihoan.
  • 2001. Garikoitz Etxeberria 'Kafe' gaztea atxilotu zuen Guardia Zibilak. Haikako kide izateagatik eraman zuten Espainiara, izan ere, hori ETAkoa izatearen parekoa da Espainiako Auzitegi nazionaleko Baltasar Garzon epailearen iritziz.
  • 1975. Ikusita Enparan kaleko Basazabal etxearen hondamena, Euskal-Nafar Arkitektuen Ikastegira gutun bat bidaltzea erabaki zen, ahalik eta azkarren arkitektu bat izendatu zezan, haren egoerari buruz txosten bat burutu zezala eskatuz.
  • 1924. Herriko Osasun Juntak herriko higieneari buruzko arautegia onartu zuen.
  • 1905. Alkateari herriarentzat mesedegarriak ez ziren apustuak ezerezean uzteko eta enparantza nagusian jokatzen ziren apustuetan bitartekoei %25 kobratzeko eskubide osoa eman zitzaion.
  • 1899. Kartzelak egiteko kobratu zen zerga bera, herriaren beharrei aurre egiteko, aurrerantzean ere kobratzea erabaki zen: ardoa, 0'02 pezeta litroko; alkohola, 0'13 pezeta; olioa, 0'02 pezeta; petrolioa, 0'02 pezeta; garagardoa, 0'05 pezeta; xaboia, 0'01 pezeta kiloko; eta abar.
  • 1895. Herriak idi dematan erabiltzeko erosi zuen harria ordaintzea onartu zen.
  • 1895. Nuarbetar batzuk egindako eskaerari erantzunez, eta bozketa baten ondoren, bertako eliza berriaren eliza atari gainean eskola bat eraikitzea erabaki zen.
  • 1871. Komunikazioetako Zuzendari Nagusiak adierazi zuen sortua zela eguneroko posta zerbitzua Zumarraga, Azkoitia eta Azpeitiaren artean. Eskaera eginiko Basilio Fernandezek karroz egingo zuen goizetan. Udalak ordutegiak izendatu zituen: goizeko bostetan irten beharko zuen Azpeititik, zortzietan iritsiz Zumarragara. Bertatik, hamar eta erditan irten berriz, eta hamabi eta erditarako herrira iritsi .
  • 1865. Etxaniz errejidoreak aipatu zuen egokia izan zitekeela, batez ere merkatarientzat, gauzain batzuk izatea herrian, gogoan izanik, batez ere, azken gauean Frantzisko Nazabalen dendan eginiko lapurreta, eta herriak erabaki zuen horrelako zerbitzua antolatuta zuten herrien berri jakitea.
  • 1865. Azken inauterietan eginiko gastuak aurkeztu ziren, astearteko zekorketan hildako bi zezenen balioa ere barne zela, eta agintariek onartzea erabaki zuten.
  • 1814. Probintziko herri batzuk erretoreordeari zu-zendu nahi zitzaion idatzia Ñgogoraziz zer nolako hondamena sortu zuten gerrateek gurasoen ondotik ateraz zenbait gazte eta ondasun gabe geldituz herriakÑirakurri ondoren, Azpeitiko agintariek ere sinatzea erabaki zuten.
  • 1758. Parrokian Vera Cruz aldarea egiteko baldintzak aurkeztu zituen Inazio Ibero maisuak.
  • 1678. Nikolas Brustin maisuari Urrestillako elizako aldare nagusirako egin zituen hiru margo eta aurrez zeudenen txukunketa ordaindu zitzaizkion.
  • 1631. Domingotarren Probintzialari herriko komentuko priorea zen Antonio Laskoain fraidea zigortzea eskatzea erabaki zen. Hauster egunean, bere sermoian, eta denek ulertzeko eran, pertsona partikular batzuk aipatu zituen Laskoainek, hitz gogorrak erabiliz.
  • 1629. Diputazioak agindu zuen herritarrak prest edukitzeko deialdi bati erantzun behar bazioten ere, eta herriak erabaki zuen basoak saltzeko eran aurkitzen ziren edo ez. Onartu zen, baita ere, etxez etxe biztanleek zituzten armak ikustea.
  • 1590. Parrokiko elizako obrak zirela eta, herriak bertako patroiarekin nahiko tirabira zituela esan zen.
  • 1561. Eskalak erabiliz etxeetan sartu eta lapurretan egin zuen Martin Arratia herriko kartzelan zeukan alkateak, galeratan denboraldi bat egiteko zigorturik. Gastu batzuk eginda ziren harekin, eta nola ez zuen inolako ondasunik, egokia zela iritzi zen zigorra betearaztea; herriak ordainketa eginda, Valladolideko kartzelara eramatea erabaki zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak