Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 4a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 4a

  • 2005. Ibon Odriozolak CAF-Elhuyar sarietako hirugarren saria jaso zuen Lasarte-Orian, Txitxardin Beltza jatetxean.
  • 2005. Garikoitz Etxeberria 'Kafe' aske gelditu zen, lau urtez behin-behineko kartzelaldian egon ondoren 'Haika-Segi auziagatik'. Hurrengo egunean omenaldia egin zioten plazan.
  • 1993. Udalak Karmelo Etxegarai Ikastolari diru laguntzak moztea erabaki zuen, baldin eta sare pribatuan jarraitzea erabakitzen bazuen.
  • 1982. Parrokiaren eskuetan zen hilerria Azpeitiko Udalaren eskuetara pasa zedin, horretarako sorturik zen batzordeari agindu zioten hilerriak izan beharreko arautegiaren eta ordenantzen ikerketa egiteko.
  • 1926. Alkateari ahalmena eman zioten San Agustingo arkuetan zen kioskoa kentzeko, bukatuta zegoelako Albara Aistarani horretarako emandako epea.
  • 1907. Egindako hutsuneak gogoan izanik, herriari elektrika argia eman zion Eladio Manuel Odriozolari 50 pezetako isuna ezartzea erabaki zuten.
  • 1907. Urrestillan Eperkua zubitik Errezilera bitarteko bidea konpontzen ari zirenei 140 zatiko ematea erabaki zuen herriak.
  • 1903. Zezen-plaza berria egitea enkantean jartzeko baldintzak irakurri eta onartu zituen herriak.
  • 1903. Alkatearen mozioa onartuz, udaletxeko balkoietarako esekiak eginaraztea erabaki zuten.
  • 1903. San Sebastian egunean eta astearte karnabalera bitarteko igandeetan kaleratu ziren zezenak ordaindu zituzten.
  • 1896. Udaletxe zaharrean nesken eskola bat jartzeko aurrekontua onartu zuten.
  • 1859. Juan Amezua organu-egileak agertu zituen kexa eta diru beharrari erantzunez, 20.000 erreal aurreratzea erabaki zuten, baina Santesteban maisuak aurkitutako akatsak kentzeko eta Eguberrietarako organoa bukatzeko eskatuz.
  • 1810. Enparan errotan herriak zuen partea erosi nahian, Inozenzio Ogarriok eginiko 25.000 errealeko eskaintza aztertu zuten, eta berriro almodenan jartzea erabaki. Norbaitek diru gehiago ez eskaintzean, Ogarrioreki berekin harremanetan jartzea onartu zuten.
  • 1777. Loiolako Erret Ikastetxe irudiak egiteko behar zituelako, gaztainondoak ebakitzeko baimena eman zioten Joxe Etxeberriari.
  • 1777. Urte honetan bertan erre zen Arantzeta baserria berritzeko otea eskatu zuen Miguel Alzagak, karobi bat erretzeko Leizeaga inguruan, eta hari erantzutea ontzat hartu zuten.
  • 1766. Askatasunean mistela eta pattarra saltzea debekatu zuten, ikusita nolako kaltegarriak ziren osasunarentzat eta sendien hondamena sortzen zutelako.
  • 1689. Alondegitik pasa eta zergak ordaindu gabe salmentak egiten zituztenei herriaren aldetik isuna ezarri eta beraien aurkako auzia jarriko zitzaiela adieraztea erabaki zen.
  • 1516. Leizeaga eta Ixtioren artean bidea egitea erabaki zuten, eta baita herria eta Badiola tartean ere.
  • 1516. Burutik erabat nahasturik herrian agertu zen fraide bat Iruņera eraman zutelako, 2.000 marai ordaindu zizkioten Juan Martinez Larraar-i.
  • 1516. Herrian ziren txerrien zerrenda osatu zuten, 865 txerrirentzat jasotako ezkurra banatu ahal izateko.
  • 1516. Ordainketa batzuk egin zituen Azpeitiak, izurritea zen herrietatik hurbiltzen zirenak zaintzen goardia egin baitzuten herriaren sarreretan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak