|
Bilatu efemeride guztietan!Bi modu daude efemerideetan bilaketak egiteko: |
1. |
Testuaren araberako bilaketa. |
| |
|
2. |
Fetxen araberako bilaketa. |
| |
|
|
|
|
Ezinezkoa da 1310ean sortutako Azpeitiko herrian gertatutako
guztia jasotzea. Datu asko ezin dira ezagutu, eta idatzita gelditu direnak baino ez ditugu, baina hauen bitartez, herria bera ez ezik, herritarrak gehiago ezagutzeko baliagarriak iruditurik hasi genuen datu bilketa. Benetan lan luzea eta aspergarria bihurtu zaigu une askotan, baina etsi gabe osatzen joan gara. Gero, urtearen egun bakoitzean agertzen ditugun efemerideak aukeratzeak zaildu egin du oraindik eta gehiago gure lana, nolabait muga bat jarri nahi izan dugulako beraiek aipatzeko unean.
Urteetako lanaren ondorioa da orain argitaratu den liburu hau. Aurrez, sekula ez nuen pentsatu inoren eskuetara iritsiko zenik,
eta alderdi honetatik nire eskerrik sutsuena agertu nahi diot
Uztarria Kultur Koordinadorari, berak ere, nik bezala, ikusi duelako lan interesgarria izan daitekeela gure herria eta herritarrak
ezagutzeko, urteetan zehar Azpeitiak eta azpeitiarrek bizi izan
dituzten une gozagarriak eta nahigabetsuen berri jakiteko.
Imanol Elias
Imanol Elias Azpeitiko efemerideak. Herria historian zehar
|
Egin klik egunaren gainean, egun hortako efemerideak ikusteko
|