Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 29a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 29a

  • 1932. Batzar nagusian aukeratutako Juntak zuzenduko zuen Euskaltzaleak Elkartea eta batzordeak izendatuko zituen zenbait langintza aurrera eramateko, hauen artean Euskara Eguna, Euskaldun Umearen Eguna, Olerki Eguna eta abar antolatzeko, herriko udalari eskatuz eskola munizipaletan euskara indartzea eta zabaltzea...
  • 1932. Asmo onak zituen elkarteak, eta berehala hasi zen, gainera, fruituak ematen, baina erabat indarra hartu baino lehen ezerezean gelditu zen, anaiarteko gerrak hasi zirenean.
  • 1932. Kideei zegokionez, edonor izan zitekeela esaten zen, urtean 3,65 pezeta ordainduz, baina gizonezkoek bakarrik izango zuten aukera Elkarteko Zirkuluko kide izateko, Juntak erabakitzen zuena ordainduz hilean. Urteko ordainketa egin eta hemezortzi urte zituen kideak eskubidea zuen batzar nagusian bere botoa emateko. Umeentzako, eta inolako ordainketa gabe, beste talde bat osatuko zen.
  • 1932. Euskaltzaleak Elkarteari, urtean 750 pezetako diru laguntza ematea erabaki zuen udalak .
  • 1864. Herriak eginiko eskariari Diputazioak emandako erantzunaren berri eman zuen alkateak: 4.824'75 erreal emango zituen Errepideetako Zuzendariak eginiko txostenaren ondoren, Loiolako zubia zabaltzeko, haien artean eginiko konbenioa gogoan izanik. Udalak erabaki zuen zubia zabaltzeko lanak egin zituen Inazio Joxe Beristain maisuari, guztira, 17.000 erreal ordaintzea.
  • 1864. Pedro Guibertek plaza Txikian udalak zuen etxea denboraldi batean uzteko eskaera egin zuen. Izan ere, Erdi kaleko 7. zenbakia zuen etxea bota behar zuen derrigorrez, toki berean beste bat egiteko. Udalari eskatutako etxean, dendan zituen trasteak jaso nahi zituen. Baiezkoa eman zion udalak, baina hilero bi duro ordaindu beharko zituen utzitako etxeagatik.
  • 1852. Etxeberria eta Artetxe erregidoreek, urte honetako Inauterietan ospatutako zekorketetan eginiko gastuen berri eman zuten: 624 erreal ordaintzea erabaki zuen udalak.
  • 1692. San Agustin komentuko priorearen idatzia irakurri zen: adierazten zuen, benetan, ondasun txikiak zituelako ezinezkoa zuela Antonio Urkieta predikari fraideak jarraitzea, Ponferradako (Galizia) komentu eta ikastetxera joateko agindua hartu zuelako. Haren tokian, eta urte hartan behintzat, herriari predikari lanetarako Aita Alegria eta Pedro Kortazar eskaini zizkion, herriaren nahiak ongi beteko zituzten ustean; Garizumako asteazkenetan predikatuz, Aste Santuan eta Bazko egunean bezala. Eta jakinean zenez Garizumako igandeetan parrokian euskarazko sermoia besterik ez zela eskaintzen, eskertuko zukeela aipaturikoaz gain besterik ez izendatzea urte horretan behintzat. Udalak eginiko eskaria onartu egin zuen.
  • 1681. Katalina Etxabek, Martin Garatetxea maisuaren alargunak, bere senarrak Nikolas Saez Elola zenaren ikastetxean eginiko lanak ordaintzeko erregutu zuen; eta hori horrela egitea erabaki zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak