Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 27a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 27a

  • 1939. Guardia Zibilaren kuartela izandako enparantza Nagusiko etxea saltzea erabaki zuen herriak, enkantean jarriz 90.000 pezetako prezioan.
  • 1926. Jakin ezinezko helburua zuten jaialdi eta omenaldietan zenbait herritarren jokaera salatu zuten agintariek. Askotan egiak ez ziren albisteak zabaltzen ahalegintzen zirela egotzi zieten, elkarren artean haserrea eta iskanbila sortuz.
  • 1926. Musika Bandari 125 pezeta ematea erabaki zen, Plus Ultra deituriko pilotoek Buenos Airesera (Argentina) iritsi zireneko ospakizunean parte hartu zuelako eta baita Urola trenaren inaugurazioan ere.
  • 1922. Marokon ziren herritar soldaduei otsailaren 23an jokatutako apustuan lortutako irabazia bidaltzea erabaki zen.
  • 1907. Parrokiko dorrean eginiko lanak sortutako defizitari aurre egiteko, 500 pezeta ematea erabaki zen, zozketarako 250 txartel erosiz.
  • 1905. Aldakaiz ermitatxoan konponketa lanak egitea erabaki zen.
  • 1889. Baldintza batzuen bidez, herriaren okindegi erregulatzailea enkantean jartzea erabaki zuen herriak.
  • 1873. Azken Karlistadan herriaren ondasun guztiak lur jota gelditu zirela esan zuen alkateak. Auzo bakoitzean ordezkariak izendatzea erabaki zen, behar hainbat ganadu prestatuta izateko herrira zetozen soldaduei janaria eskaintzeko. Alkatearen lehen deialdia jasotzean ganadua hiltegira ekartzeko prest izan behar zuten ordezkariek, eta herria gai izatean kobratuko zuten egindako lana; bitartean diruzainak emango zieten beharrezko agiria.
  • 1847. Edariei nahasten zitzaizkien osagarri arriskutsuen berri jakitea erabaki zen, herritarrei behar bezala erantzuteko, batez ere osasunari begiratuz. Bide batez, ardoa dastatu eta prezioak jartzea erabaki zen.
  • 1695. Suteetarako Anaitasun Elkarteko etxe eta baserrien berri eman zen, bakoitzak zuen maila eta ordaindu beharrekoa adieraziz.
  • 1695. Herrian urarekin nahastuta egiten zen sagardoa txarra zegoela eta, saltzaileek prezio altua jartzea nahi zuten eta nahiko iskanbila zela ikusita, herriak sagardoak dastatu eta behar hainbateko prezioa izendatzea erabaki zuen.
  • 1693. Suteetarako Anaitasun Elkartea osatzen zuten baserrien zerrenda eta arautegia onartu ziren.
  • 1656. Aurreko urtean alkate izan zen Inazio Agirre jaunari auzia jarria zioten herriko agustindarrek. Hauen komentuan lapurreta egin zuen preso batek ihes egin zuenean. Ondorengo alkateak adierazi zuen egokia iruditzen zitzaiola Agirre jaunaren alde herriak ahaleginak egitea, honen erruz ez baitzuen ihes egin, baizik eta kartzelako alkaiderik ez zegoelako orduan herrian. Gaiari buruz, Ozaeta eta Gallastegi lizentziatuek emandako iritzia irakurri zen ondoren, eta zera jakinarazi zuten: ez zela egokia herriak parte hartzea eta bere laguntza eskaintzea. Alkateak adierazi zuen orduan, unean bi preso nahiko zaindu beharrekoak bazirela herriko kartzelan eta derrigorrezkoa egiten zela alkaide bat izendatzea ahalik eta azkarren, bere gain beste auzi bat inork jarri baino lehen. Postua hartu nahi zuenarentzat, elizaren bidez deialdia egitea erabaki zen. Bitartean, Iņigo Alzaga fidela eta Pedro Antxieta erregidorea saiatu ziren herriak nola joka zezakeen jakiten.
  • 1654. Alkateak korrejidorearen aginduaren berri eman zuen; hau da, herria egiten ari zen harategia berehala gelditu behar zela, maisu batek proiektu bat egin eta aurrekontuaren berri eman bitartean. Eta aurrez enkantean jarri behar zela, edonork aukera izan zezan langintza hori egiteko. Agindua betetzea erabaki zuen herriak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak