Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 26a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 26a

  • 2000. Bertso-Antzerki jaialdia egin zen Kilometroak 2000ren alde: Joxe, Sebastian eta Beņat Lizaso, Imanol Lazkano, Angel eta Andoni Larraņaga, Joxe Agirre, Joxe Luis Gorrotxategi, Xabier Euzkitze, Jokin Uranga, Urko Egaņa, Leire Olaizola eta Haritz Etxeberriak parte hartu zuten.
  • 1993. Ibaiederreko potabilizadore planta inauguratu zen.
  • 1948. Frantzisko Apalategi euskal idazlea hil zen, Loiolan (Azpeitia). Karlistaldietako kontaketak bildu zituen, eta Euskal mutilak armetan liburua idatzi zuen.
  • 1923. Nikolas Bizkarrondok Urola trenaren geltokira egin beharko zen bidearen proiektua aurkeztu zuen, eta herriak onartu egin zuen.
  • 1923. Orbea Anaiak fabrikatik herriko gauzainentzat lau errebolber erostea erabaki zen.
  • 1922. Belaetxe baserria menderatu zuen suak, gauez.
  • 1912. Loiolako zelaiaren eta herriaren arteko bidean elektrika argia jartzeko baldintzak onartu ziren.
  • 1896. Baserritarrei zakurren zergarik ez kobratzea erabaki zen, beharrezkoak zituztelako. Luxu bezala txakurrak zituztenei bakarrik kobratzen zitzaien zerga.
  • 1866. Herriko gauzainen arautegia onartu zen.
  • 1829. Atzeratutako kontribuzioei aurre egiteko
  • 1803. Nikolas Inazio Odriozola parrokiko erretorearekin, herriak nahiko harreman traketsak zituen, eta Iruņeko apezpikuaren laguntza eskatzea erabaki zuten agintariek. Urtean zehar ematen ziren aginduen berri ez zuten elizaren bidez ematerik nahi.
  • 1768. Sukalderako egurra banatzeko, arau berri batzuk onartu ziren.
  • 1747. Ospitaleko kontuen liburuak ezin izan zirela ikusi jakinarazi zen, bertako zuzendaria kanpoan baitzen, baina egia zela kalte batzuk sortu zitzaizkiola, azken urtean herriak behar bezalako tokian eta hurbileko basoetan egurra eman ez ziolako. Horrela gauzak, eginiko kaltea 200 errealean baloratzea erabaki zen.
  • 1648. Kataluniako gerrarako erregeak egin zuen soldadu eskaera zela eta, Diputazioak adierazi zuen Olazko Andre Mariaren ermitan ahalik eta azkarren batzar berezi bat egitea komenigarria zela. Batzarra prestatzeko, eta ohikoa zuen bezala, aurrez Azkoitiko ordezkariekin bilera egitea erabaki zen, biek bat egin eta, ondoren, batzar berezian iritzi berak agertzeko.
  • 1637. Bidanian egindako batzar berezian erregeari beste eskaintza bat egitea erabaki zela adierazten zen. Frantzian eskuratutako tokiak gorde eta zaintzeko, guztira 600 soldadu eskaintzea; herriak 31 prestatzea tokatuz. Hasieran, behintzat, hogei egunerako irten beharko zuten. Eta aurrez ordainduko zitzaien zerrendan agertzen ziren soldaduei. Hauetako bakar batzuk aipatzeko, honoko hauek agertzen ziren (bakoitzak 32 zilarrezko erreal kobratu zituen): Juan Eleizalde, Inazio Alberdi, Domingo Ondarza, Domingo Eizagirre, Matias Alberdi, Inazio Azpillaga, Bautista Aizarnazabal, Inazio Bizkarra, Juan Zabala, Domingo Zubimendi, Martin Legarda, Mikel Lasa, Martin Arralde, Joxe Aranburu, Inazio Arzalluz, Domingo Ibarzabal, Inazio Urrutia...
  • 1587. Nahiz eta aurreko egunean albistea pasatu, Frantzisko Iņiguez Alzaga ez zen agertu udalbatzarrean, Tolentinoko San Nikolas monastegiaren sorrerari buruz hitz egiteko. Juan Zuazola apaizari deitu eta eskatu zitzaion Alzagari ematea komentuaren eta herriaren artean eginiko kapituluak, ikus zitzan. Apaiza itzuli eta adierazi zuen Alzagak ez zuela joan nahi, eta bere ordez Akemendi lizentziatua eta Martin Agirre izendatu zituen herriak kapituluak aztertzeko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak