Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 25a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 25a

  • 1988. Pako San Sebastian mendizaleari eskaini zitzaion omenaldia hasi zen.
  • 1988. Nuarbe Sokatira Taldeak, urrezko domina irabazi zuen 640 kilotan Getxo, Faduran, Munduko Txapelketan.
  • 1976. Aurrikuste Nazional Institutuari herriak eskubidea zuen Medizina Jeneraleko sendagileak eskatzea erabaki zen.
  • 1936. Zinegotzi batzuen eskaera kontuan izanik, astearteko azokan txerri tokiak berriro enparantza Nagusian jartzea erabaki zen.
  • 1901. Gauzainei longainak eta farol berriak ematea erabaki zen.
  • 1866. Bezperan, gauez, izandako suteak nolabait ukituta, sua menperatzeko baliagarria izan zitekeen materiala erostea erabaki zen. Gainera, uhaskan eta ibaian sartuta gauean lanean aritu zirenen zerrenda egitea onartu zen, eskupeko bat emateko, lanean egindako denbora kontuan izanda.
  • 1847. Aleak herri batetik bestera saltzeko baimenaren agiria eskatzea erabaki zen.
  • 1846. Aste Santuan parrokian jartzeko monumentua egiteko baldintzak onartu ziren, San Fernando Akademiako arkitektua zen Bixente Unanuek emandako erari josirik.
  • 1837. Tolosako alkateak bertako ospitale militarrean zaurituak hartzeko egindako eskaerari erantzuteko ahalegin guztiak egitea erabaki zen: 252 maindire, 63 koltxoi, 63 manta, 63 burko, 120 funda eta 63 lastaira.
  • 1787. Parrokiko patroia zen Granadako Dukea herrira zetorrela eta, bere ospeari egokitzen zitzaion ongi etorria eta erakustaldiak egiteko prestaketak egitea erabaki zen; Azkoitiko mugara irten zuten agintariek.
  • 1707. Erregina haurdun zela jakinik, lehen astelehenerako zezenketa bat antolatzea erabaki zuen herriak.
  • 1703. Aurreraturik, zilarrezko 800 dukat eskuratzea erabaki zuen herriak, Donostian eginiko batzar berezian hartutako erabakiari erantzuteko; hau da, herriak prestatu behar zituen soldaduei jazkiak egiteko: kasaka, txupa eta galtzak, galtzerdiak, oinetakoak, kapela, bi alkandora eta bi korbata.
  • 1702. Pedro Beltran Oiarzabal eta Lorentzo Eleizalde aukeratu zituen herriak, Bataio kaperako burdinsarea egiteko norbait aurkitu zezaten. Apaizek ehun ezkutuko limosna eman zuten eta beste zenbait laguntza ere jaso ziren.
  • 1692. Parrokiko erretaula nagusirako lau irudi lantzeko eskaera Juan Antonio Peņa eskultoreari egitea erabaki zen.
  • 1685. Alcaņices eta Oropesa Markesarekin herriak Loiola etxearen lurraldeei buruz zituen tirabirari buruz erabakiak hartzeko, udalbatzar nagusira deitzea erabaki zen.
  • 1685. Alcantara ordenako zalduntxoa zen Martin Eleizaldek idatziz agertu zion herriari ahalegindu zela bere bizitzan herriak emandako agindu guztiak ahalik eta ongien betetzen, baina ezinezkoa egiten zitzaiola berdin jarraitzea 74 urte zituelako orduan eta nahiko gaixo zegoelako. Bide batez, eskuartean zituen lanak aurrera eramateko bere ordez beste bat izendatzeko eskatu zuen. Herriak onartu egin zuen eskaera eta eskerrak emanez, orduan alkatea zen Frantzisko Mendizabal izendatu zuen Eleizaldek zituen lanez jabetzeko.
  • 1673. Eskuzta zelaira bitarteko bidearen ertzean, haritzak landatzea erabaki zen.
  • 1670. Martin Garatetxeak parrokian eginiko lanak aztertzeko Miguel Abaria maisua izendatu zuen herriak eta, bide batez, Garatetxea eta bere lagun Joan Ansola maisuari ordezkari bat izendatzeko eskatu zien.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak