Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 24a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 24a

  • 2000. Patxi Altunak, Joxe Inazio Arana azkoitiar olerkariaren Egunaria liburua aurkeztu zuen.
  • 1991. Nuarbe Sokatira taldeak, 560 kiloko Munduko Txapelketako zilarrezko domina irabazi zuen Getxon, Faduran.
  • 1927. Loiola auzora ura ekartzeko lanak onartu ziren. Joxe Luis Lopetegik egin zituen lan horiek, enkantean hartu ondoren.
  • 1909. Manuel Senante, lurraldeko diputatuari eskerrak ematea erabaki zen, telegrama bat bidali zuelako Santo Doimingo komentua herriaren eskuetan uzten zuen legea Madrilen onartu zela esanez.
  • 1898. Elola kaperako erretaula urreztatzeko kontratua egin zen Frantzisko Larraņagarekin.
  • 1866. Gauean sute garrantzitsu bat izan zen
  • 1857. Bustinzuri errebala harriztatzeko tratua egin zen Pantaleon Elorzarekin.
  • 1840. Inauterietan ohiko zekorketa egitea erabaki zen.
  • 1807. Bergaratik Getarira bitarteko errepidea egiteko proiektua bultzatu nahian, Frantzisko Josep Enparan eta Xabier Inazio Amenabarrek 200.000 erreal zentsura eta 25.000 erreal, berriz, emaitza bezala eskaini zituzten. Orduan, ez zen erabaki bat hartu herriak eginiko eskaintzari buruz.
  • 1795. Herrian izugarrizko gaixo piloa izanik eta sendagilerik gabe egotean, sendagile bat herriratzeko ahalik eta azkarren gestioak egitea erabaki zen.
  • 1795. Ikusita Frantziako armadak nolako egur eta ikatz beharra zuen Barrenola burdinolatik, bertan zen ikatz guztia ekartzea erabaki zen. Pedro Martin Larrunbide zen burdinolaren jabea, eta Tolosako Udalaren aginduz, konfiskatuta zen Granaderos deituriko taldeko komandantearen aginduz.
  • 1765. Haragi hornikuntza egiten zuenarentzako egin nahi zen etxea eraikitzea enkantean jarri zen.
  • 1753. Carascasko Gipuzkoako Erreal Konpainiari herriaren basoetan 200 zuhaitz ebakitzeko baimena eman zitzaion (400 eskatu bazituen ere itsasontziak egiteko).
  • 1732. Herriak aginduta eta aurrez egindako lana neurtuta Amuko bidea egiten ari zen Sebastian Legardari ordainketa egitea erabaki zen. Frantzisko Antonio Altuna erregidoreak gogor protestatu zuen, hartu zen erabakia bidearen konponketa lana zela esanez eta ez berria egitea, eta ezin zuela herriak ordainketa egin. Baina erregidoreari jaramonik egin gabe, azken baten hartutako erabakia aurrera eramatea erabaki zen.
  • 1731. Juan Ramus Eleizaldek haragi hornikuntza egiteko proposamenarekin batera, Pedro San Martinek berea egin zuen, enkantean jarritako baldintzak onartuz eta lurralde behia edo Frantziakoa ez ezik, aharia merkeago eskainiz. Harekin eskritura egitea erabaki zuen herriak, baina gogoan izanik urtean zehar ez zitzaiola prezioaren altxaketarik onartuko.
  • 1669. Herriak Jazinto Pazuengos sendagilearekin eginda zuen eskriturari buruz abokatu baten iritzia jakitea erabaki zuen eta ondoren, herritar biztanle bereziekin bat eginik behar zen erabakia hartzea.
  • 1584. Herriko agintaritzan zen Akemendi lizentziatua, Malkorra etxera joan zen bizitzera eta Domingo Iriarte, berriz, Azkoitira, eta herriak beraien erregidore karguak uzteko eskatuko zien.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak