Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 23a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 23a

  • 2002. Kaldereroen Kofradiak Iņaki Bergara Pio eta Inazito Odria Txermena ohorezko kofrade izendatu zituen.
  • 2002. Uztarria Kultur Koordinadorak antolatutako I. Kulturaldia hasi zen.
  • 1989. Azpeitiko Udalak omenaldia eskaini zien Lizaso aita-semeei, Joxe Agirre, Lazkano, Gorrotxategi, Euzkitze, Larraņaga eta Altuna bertsolariei.
  • 1967. Seguruko Gaixotasun Ofizial Anbulategia jartzeko lurraldea eskaintzeko prest zegoela jakinaraziz, Instituto Nacional de Previsi—n deiturikoari idaztea erabaki zen.
  • 1942. Joxe Mari Oņederrak, Zumaira eginiko bidaien kontua aurkeztu zuen, guztira 940 pezetakoa. Beobide eskultoreak aginduta, altxatu nahi zen gerratean hildako soldaduen monumentuan agertuko zen soldaduaren modelotzat izateko. Aurrez 840 pezeta ordaindu zitzaizkion, baina ezerezean utzi zen eskaera.
  • 1898. Inauterietako jaietan parte hartu zuten musikariei 30 pezeta ematea erabaki zen.
  • 1898. Musika Banda berriro antolatzeko proposamena egin zuten Joxe Mari Iturbidek eta Inazio Fernadez Eleizgaraik.
  • 1887. Ohitura alde batera utziz, esan zen uko egin ziotela Tomas Arzuaga eta Bernardo Olaizola gauzainek Inauteri astearte goizean sokamuturra zuzentzeari. Ondorioz, agintariek bakoitzari bost pezetako isuna ezartzea erabaki zuten.
  • 1887. Gobernadore Zibilaren agindua beteta, herriko kale guztien izenarekin plakak lortzea erabaki zen.
  • 1885. Frontoi berria egiteko baldintzak ezagutzera ematea erabaki zen.
  • 1847. Diputazioaren eskaerari erantzunez, azken uztaldian izan zen gari urritasuna jakinaraztea erabaki zen: 8.000 anega; artoa 16.000, baba 1.000 eta gaztaina 1.500. Herritik kanporatzen zenari buruz, berriz, honoko datu hauek ematea erabaki zen: 4.000 anega gari, 3.000 artoa, 500 baba eta gaztainik ez. Orduan herrian egon zitekeenari buruz, berriz, esan zen 2.000 anega gari izango zirela, gehiena salduta, 6.000 anega arto eta 500 anega baba. Hauek gutxiegi izanik herritarren beharrei erantzuteko derrigorrezkoa egin zen kanpora saltzea debekatzea.
  • 1685. Bederatzi urtean zehar kaleetako lauzadura, Enparan Harzubia eta Ondarre zubiak zaindu eta egoki edukitzeko kontratua egin zuen herriak Tomas Bikendi harriztatzailearekin, urtean 20 dukat ordainduz.
  • 1685. Oņazko San Juan, Urrestillako San Martin, Egimendiko San Pedro, Elosiagako Andre Maria, Elormendiko San Pedro, Olazko Andre Maria, Madalena, Santa Kruz eta San Miguel ermitetako serorak eskaini zituzten doteak jasotzea eskatu zitzaion parrokiko etxezainari.
  • 1685. Juan Apaeztegi arkitektuari eskatu zitzaion zer konponketa lan egin behar ziren Elormendiko San Pedro ermitan.
  • 1668. Jakinik Azkoitiko alkateak Matias Inazio Zuazolari, Loiolan, ongi etorria egiteko asmoz ehun gizaseme armatuta zituen, eta Azkoitiko herriari idaztea erabaki zen, jakinaraziz inolako baimenik ez zuela soldadu konpainia batekin herriratzeko eta are gutxiago jende armatua zuela inguruan, ezta maskaradak edo jolasak bertan egiteko ere.
  • 1648. Erregeak Kataluniarako eskatzen zuen jendeari buruz hitz egiteko bilerara, herritar asko ez ziren joan, eta beste deialdi bat hilaren 26rako egitea erabaki zen, agertzen ez zirenak zigortuak izango zirela jakinaraziz.
  • 1595. Bixente Egibarren proposamena onartu zen: astean behin azoka egitea erabaki zen, ostegunetan, eta albisteak pasatzea inguruko herrietara.
  • 1595. Herriko baso eta harrobiak erabili nahian, auziak jarraitu egiten zuen Santo Domingo komentuaren eta herriaren artean. Komentuak herritarren eskubide berberak eskatzen zituen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak