Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 21a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 21a

  • 1993. Herriko Zezenzale Batzordeak, Imanol Elias Odriozolak idatzitako El toro, s’mbolo de fiesta en Gipuzkoa liburua aurkeztu zuen.
  • 1935. Herriko suhiltzaile bakoitzaren etxean txirrin bat jartzea erabaki zen, deialdiak egiteko kanpaia alde batera utziz.
  • 1935. Frantzisko Korta eta beste zenbait merkatarik eginiko eskaerari erantzunez, ganadu ferietan enparantzan egiten zen txerri erakusketa Santiago kalera aldatu zen.
  • 1915. Gauean, aurrez suak erretako San Joxe deituriko fabrikaren zati bat bota zen.
  • 1910. Burutik egin zen Joxepa Larrar eta ibaira bota zituen bi haur. Hauek atera nahian zauritu egin zen Feliziano Etxeberria, eta honek eginiko botika gastuak ordaintzea erabaki zuen Azpeitiko Udalak.
  • 1869. Inazio Bereziartua Takolo I.a jaio zen. Lehen txistera partida Bilbon jokatu zuen eta 1890ean Argentinara joan zen. Pedrosekin bikotea osatu zuen eta orduko bikoterik onenaren aurka jokatu zuten, Irun eta Iturriren aurka; hamahiru tantoz irabazi zieten. Erronka partida batean eta Larralderekin bikotea osatuz, tanto batek 15 minutuko iraupena izan zuen. Madrilerako kontratatu zuten ondoren, baina Argentinara bidean jarri zen berriro, 1892an. Eskuzko pilotak orduan Gipuzkoan indar berezia zuen eta era horretan ere jokatu zuen. 1905ean Donostiako Moderno Frontoia inauguratu zuen, Baltasar lagun izanik eta Azkoitiko Txikia eta Urzelai arerio zituztela. Tanto batez irabazi zuten bi azpeitiarrek. Baina harrigarria bada ere, erremontean ere jokatu zuen hamar bat urtean. Takolo deiturarekin beste pilotari batzuk ere sortuko ziren ondoren Azpeitian: Bixente Bereziartua Takolo II.a, Juan Kruz eta Joxe Bereziartua Takolo III.a eta Takolo IV.a, lehenenaren ilobak.
  • 1859. Auzoko biztanleen eskaerari erantzunez, Elosiagako eliza eta apaizaren etxean konponketa lanak egitea erabaki zen.
  • 1812. Herrian egiten ari ziren gotorlekuen berri Probintziako Kontseiluari ematea erabaki zen, batez ere garbi utziz orduan amaitzear zegoen gotorlekua 5.000 erreal kostatuko zela gutxienez, eta herriratu berria zen komandanteak hura botatzeko eta beste toki batean berri bat egiten hasteko agindua eman zuela. Azkenean, Kontseiluari neurriak hartzea eskatu zitzaion.
  • 1807. Tabernetan egiten ziren gehiegikeriak kontuan izanik, tabernen leihoetan orri batzuk jartzea erabaki zen eta horrela jakin zezatela hurbiltzen zirenek nolako prezioak zituzten. Goizetik ilunabarrera bitartean egon beharko zuten orriek ikusgai, bestela lehen aldian jabeari bi pesoko isuna ezarriko zitzaion.
  • 1784. Herri barruan 24 farol jartzeko behar ziren gestioak egitea erabaki zen.
  • 1784. Egibartxo baserriak agertzen zuen hondamena neurtzeko Frantzisko Ibero maisua izendatu zen.
  • 1734. Bere izendapena gogoratuz, Frantzisko Joseph Enparan zoriontzea erabaki zen, lehendabiziko ostegunerako zezenketa bat antolatuz enparantza Nagusian, suak, dantzak eta freskagarriarekin.
  • 1687. Enparan kaleko bere etxearen atzean Inazio Basazabalek dolareak egin nahi zituen tokia ikusteko (aurrez labea zegoen inguruan) Juan Apaeztegi izendatu zuen herriak, Esteban Alzaga hargin maisuarekin batera.
  • 1600. Domingotar eta agustindarren arteko auzia, aurrenekoen aldekoa izanik eta herriarentzat interesgarria zelako, Miguel Saez Goiaz Madrilera bidaltzea erabaki zen; egunean 600 maraiko soldata izan zuen.
  • 1575. Herriko ospitalearena zen Keixeta baserria saltzea erabaki zuen herriak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak