Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 18a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 18a

  • 2006. Kaldereroek, Zine Kluba eta Julian Barrenetxea Abesbatza omendu zituzten.
  • 1992. Diputazioak Herriaren Planeamendu Baldintzak onartu zituen.
  • 1926. Damaso Azkuek eta beste herritar batzuek herriko industriari eta merkatarien izenean egiten zuten eskariaren berri eman zen udalbatzarrean, Urola trena inauguratzean, hil honen 22rako, zenbait ekintza proposatuz. Baina inolako erabakirik ez zuten hartu agintariek.
  • 1907. Ganadu hiltegia egiteko enkantearen baldintzak onartu ziren.
  • 1903. Zezen-plazaren proiektua onartu zuen gobernadorearen gutuna jaso zen.
  • 1900. Buenos Aires (Argentina) hiriko Victoria Antzokian, Artzai mutillak opera estreinatu zen; Felix Ortiz San Pelayo azpeitiarraren musika eta Pedro Mari Otaņoren hitzak zituen.
  • 1866. Musika Bandarentzat instrumentu batzuk erostea erabaki zen.
  • 1814. IV. Dibisioko komandante Jeneralak herriari azaltzen zion bere langintzaren zentro bezala Azpeitia aukeratu zuela eta behar zuen guztia eman beharko zitzaiola. Udalak erantzutea erabaki zuen, ez zela bere ardura eskaerari erantzutea eta, gainera, ezin zuela.
  • 1814. Gipuzkoako Politiko Buruak jakinarazi zuen, Azkoitiko alkateari albistea eman zitzaiola herriaren ordezkari Joxe Bixente Errazti aukeratu zela, Urrestillak eta Azpeitiak zituzten mugak seinalatzeko. Eta emandako agindua betetzea erabaki zuen herriak.
  • 1803. Herriko agintari eta Nikolas Inazio Odriozola erretorearen artean iritzi ezberdinak sortu ziren. Azken honek udaletxera bidali zuen gutun bat esanez, nahiko hitz eta esaera gogorrak erabiltzen zituelako agintarien aginduak ez zituela elizaren bidez adieraziko.
  • 1795. Ikusirik lekaimeen komentuan, asko eta asko, lurrean behar bezalako zulorik egin gabe hilobiratzen zirela, horrek kutsadura gogorra sor zezakeen dudarik gabe, eta hildakoen zuloetan karea botatzeko pare bat karobi egitea erabaki zen.
  • 1768. Alkateari eskatu zitzaion herriko udaltzainei gogoraztea bolo jokoan jasotzen zuten diruaren truk uda partean elur hornikuntza egiteko zuten betebeharra.
  • 1715. Pedro Beltran Oiarzabali bere harrobietan 200 gurdi harri ateratzea eskatzea erabaki zen, beharrekoenak ziren bideak egokitzeko.
  • 1656. Bidaniko San Bartolome elizan hilaren 21ean izango zen batzar berezian, erabaki zen erregeari erregutuz adieraztea oraingoz behintzat probintziari soldadu gehiago ez eskatzeko.
  • 1644. Enparan errotako presak ere kalte handiak izan zituela adierazi zen.
  • 1644. Azken uholdeek Barrenola burdinolako presa erabat apurtu zutelako, Juan Egurzari herriaren basoetan egurra ebakitzeko baimena ematen zitzaion.
  • 1630. Parrokiko Juan Abalos organojoleak Gasteizen aurkitu zuen lantoki berria, eta derrigorrezkoa ikusirik beste baten beharra, Miguel Apaeztegiri deitu zitzaion (aurrez Tolosan egon zena). Elizgizonekin hitz egin ondoren, harekin egin zen eskritura, 30 dukat eskainiz soldata bezala; erdiak herriak ordainduko zizkion eta beste erdiak parrokiak, aurrez apezpikuaren baimena lortuta. Udaletxearen goialdean eman zitzaion etxebizitza, korrejidorea herriratu bitartean behintzat. Eskritura sinatzeko, Bartolome Sokin, Esteban Berrasoeta eta Adrian Elordi apaizak izendatu ziren, eta herriak, berriz, Domingo Kortaberria eta Juan Perez Arriaga izendatu zituen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak