|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Otsailaren 17a
- 1996. Kaldereroen Konpartsak, Fernando Olaizola, Julio Saez Bikuņa eta Iņaki Elorza Txapas izendatu zituen kofradiako kide nagusi.
- 1977. Espainiako Heziketa eta Zientzia Ministeritzak, Basazabal etxea berriztatzea onartu zuela jakinarazi zen.
- 1953. Felix Etxeberria eta Joxe Urbistondo neurtu ziren sei enbor 54'' eta lau 45'' zituztela lanerako. Etxeberriak irabazi zuen 36' 26'' 1/5 denborarekin. Urbistondok bere lana 36' 52'' denboran amaitu zuen.
- 1951. Urolako trena martxan jarri zeneko 25. urtea beteta zen, eta Julian Elorzari eta Inazio Perez Arregiri esker ona berritzea eta herriaren lehen urrezko dominak ematea erabaki zen.
- 1941. Gobernadorearen baimenarekin, Inauteri igandean sokamuturra kaleratzea erabaki zen, goiz, eguerdi eta arratsaldean, asteartekoa bertan behera utziz.
- 1941. Sendagile eta botika zerbitzurako, herriko behartsuen zerrenda onartu zen.
- 1868. Probintziako ibaiei buruz Diputazioak osatutako arautegia ikusirik, herriko ibai zaintzaile lanerako Joxe Mari Lete eta Luis Garmendia izendatu ziren, Lete Urrestillarako. Urtean 250 eta 200 erreal ordaindu zitzaien.
- 1805. Mesedetzako Planaren berri eman zuen Odriozola erretoreak pulpitutik, baina agintarien artean oso gaizki hartu ziren sarrera bezala egindako komentarioak.
- 1755. Joseph Moreno Zabalak, Bisitari Jeneralak, parrokiko ataria berria egiteko baimena eman zuen.
- 1744. Baserritarrei herritar behartsuei bakarrik laguntza eskaintzeko agintzea erabaki zen, eta kanpokoei, berriz, une larrietan bakarrik, horrela jokatzen ez zuena zigortua izan zitekeela adieraziz.
- 1744. Herriko behartsuen zerrenda egitea erabaki zen, haiek bakarrik egin zezaten limosna eskaera herrian.
- 1716. Herritar bereziekin egin zen udalbatzarrean, Alcaņicesko Markesak zuen parrokiko jabetasuna edo patronatuari buruz abokatuek zuten iritzia eman zen ezagutzera, ahalmena izanik horrela hango apaizak izendatzeko. Bide guztiak jorratzen jarraitzea erabaki zen, ahalmen hori herriak eskura zezan. Orduan Antonio Leon Enparan herritarra izendatu zuen markesak, eta haren aurka pausorik ez ematea erabaki zuten bildutakoek.
- 1685. Alondegian eta udaletxean konponketa lanak egiteko, Tomas Asurza erregidoreari agindu zitzaion Tomas Korta kapitainari gordeta zuen dirutik 50 erreal eskatzeko.
- 1678. Herriaren basoetan egurra ebakitzeko baimena eman zitzaion Bixente Kortari, Eliz kalean zituen bere etxeak konpontzeko.
- 1678. Bere bilobaren Arana etxe berria egiteko, herriko lurraldeetan egurra ebakitzeko baimena eman zitzaion Pedro Beltran Oiarzabali.
- 1678. Oiarzabal bere etxera bidean gurutze bat jartzeko baimena eman zitzaion Pedro Beltran Oiarzabali.
- 1651. Valladolideko (Espainia) Chancilleriako kaparetasun alkatetzan zen Pedro Gamarra zoriontzea erabaki zen, Pedro Arriaga Ormaegiren alabarekin ezkondu zelako.
- 1584. Apezpikuari idaztea erabaki zen, herritar askoren nahiari erantzunez Vera Cruz kofradia sortzeko baimena eskatuz.
|