Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 16a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 16a

  • 1996. AEK Koordinadorak Mikelats euskaltegi berria inauguratu zuen Urbitarten.
  • 1985. Lehen aldiz, herrian, Kaldereroen Konpartsa kaleratu zen.
  • 1885. Udalak frontoi berria egiteko baldintzak ezagutzera eman zituen.
  • 1753. Batzorde bat izendatu zen Arana errotako harria ikusi eta erosteko, ondoren Lamiosena zubirako baliagarria izango zena. Izan ere, alea ehotzeko harririk gabe agertu zen eta itxaron gabe berriro lanean jarri zuten.
  • 1753. Lamiosena zubia egitea enkantean jartzea erabaki zen.
  • 1746. Diego Alzagaren ordez izendatutako Frantzisko Antonio Altunak bere kargua zin egin zuen, alkateak eskuetan zuen makila errealak zuen gurutzearen aurrean.
  • 1742. Elolaren kaperautzako kontuak ikusi ondoren, diru banaketa egitea erabaki zen.
  • 1716. Udalbatzar nagusian, Agustin Agirre eta Loiolako Ikastetxe Errealeko erretorea zen Xalbador Rivadeori agertzea erabaki zen, parrokiko elizgizonak eta Alcaņicesko Markesaren artean eginiko akordioaren hirugarren kapituluari buruz sortutako zalantzaren aurrean haiek sentitzen zutena ager zezaten.
  • 1716. Bere fidatzaile bezala Antonio Larraar, Frantzisko Sagastume eta Antonia Aketegi izendatu zituen Lazaro Iturraldek. Berekin eskritura egitea erabaki zen, Enparan errota alokatzen zitzaiola adieraziz.
  • 1698. Urte horretan behintzat, San Agustin komentuan Garizuma igandeetan antolatu ohi ziren sermoiak bertan behera uztea erabaki zen herritar bereziekin eginiko udalbatzarrean. Baina adibidetzat hartu gabe ondorengo urteetarako.
  • 1674. Parrokiko koruko burdinsarea egiteko diru laguntza eskaini zuten guztiei deitzea erabaki zen, hiru egunen barruan eskainitakoa bete zezaten.
  • 1674. Herrian ospatuko ziren Gipuzkoako Batzar Nagusiei buruz erabaki batzuk hartu ziren .
  • 1669. Herriko sendagilea zen Jazinto Pazuengosek adierazi zuen, aurreko urtean Antonio Erkizia eskribauaren aurrean herriarekin eginiko eskrituran agertzen zela, urtean 20 dukat emango zizkiotela elizgizonek bere soldata osatzeko, baina eskaera luzatu bazen ere ezin izan zituela kobratu. Erabakirik hartu gabe, udalbatzar nagusia egin bitartean gaia alde batera uztea erabaki zuten agintariek.
  • 1669. Martin Garatetxea eta Juan Apaeztegi maisuek osaturiko txostena aurkeztu zuen Inazio Apaeztegi erregidoreak, herriko ordularia zen dorrean zein konponketa egin behar ziren adierazten zuena. Han aipaturiko lan guztiak aurrera eramatea erabaki zen .

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak