|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Otsailaren 15a
- 1961. Oñatz eta Elosiaga auzoetan, eskola nazionalak sortzea erabaki zen.
- 1956. Urrestillan eskola bat etxe etxebizitzak egiteko lurraldeak erosteko gestioan egitea erabaki zen.
- 1956. Ministerioak herrian Institutu Laboral bat eraikitzea onartu zuela jakinarazi zen.
- 1909. Astearte bakoitzean errukietxeari bi pezeta ematea erabaki zen, azokara hurbiltzen ziren astoen zerga kobratzen ahalegintzen zelako.
- 1909. Urrestillako Eperkua zubitik Maurirako bidea konpontzen ari zirenei ehun zatiko ematea erabaki zen.
- 1876. Loiolan Moriones eta Loma jeneralak bildu ziren.
- 1869. Santo Domingo komentuko gela batetan telegrafo zentrala jartzeko aldaketa egitea erabaki zen.
- 1869. Kapitain Jeneral euskaraz idatzitako mintzaldia, nafar eta euskaldunei zuzendua, toki publiko baten zintzilikatzea erabaki zen, eskatuz Òbakeak iraun zezala eta foruak gurekin izan ditzagun''. Ezinbestekoa egin zen Carlos VII.ak zituen nahiak baztertzea.
- 1864. Juan Bautista Oiarzabalek Santo Domingo komentuan Guardia Zibilarentzat kuartela eratzeko egin zituen lanak aztertzea erabaki zen.
- 1809. Monterroneko Konteak Frantzisko Joxe Enparani idatzi zion, Frantziako armadarekin herriak egin zituen zorren berri emanez eta berehala ordaindu behar zituela esanez, edo bestela, tropa bat herriratuko zuela adierazi zuen. Horrela gerta ez zedin, Arrasaten zegoen frantziar komandanteari idaztea erabaki zuen herriak.
- 1794. Bi urtean zehar herritik Lasao auzora bitarteko bidea egoki edukitzeko, Sebastian Agirrek egin zuen proposamena onartu zen, urtean 45 dukat ordainduz.
- 1789. Eskuzta zelaian ibai aldera paretak egitea erabaki zen eta herriaren irteeratik Eskuztara bitarteko bidea egokitzea.
- 1755. Apezpikuari Vera Cruz kofradia edo Arimen erretaula egitek baimena eskatzea erabaki zen.
- 1597. San Juan egunera bitartean, San Asentsiotik astean sei zama ardo ekartzeko obligazioa hartu zuen Martin Mendigurenek. Pitxarra 39 maraiko prezioan ekarri zuen.
- 1597. Amuarrain libera erreal batean saltzeko agindua eman zen, eta gainontzeko arraina, berriz, erreal erdian.
- 1597. Parrokian egin behar ziren obrak gogoan izanik, haien enkantea Zestoa, Azkoitia, Errezil eta beste zenbait herritan adieraztea erabaki zen.
- 1597. Olazko ermitan berritze lanak egitea erabaki zen.
- 1597. Domingo Lopez Arandia jaunari, alkatetzan jarraitu nahi zuelako, herriko harresiaren barruan bizi beharko zuela jakinaraztea erabakitzen zen.
- 1592. Enparan errotaren ondoen azken uholdeek eraman zuten horma altxatzea erabaki zen.
- 1565. Behar bezalako zerbitzurik ez zutela esanez, Urrestillako biztanle batzuek Fernando Loiola lehen erretorearen aukako auzia jarri zuten.
|