Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 14a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 14a

  • 2005. Garikoitz Etxeberria 'Kafe'-k, Haika-Segi auzian inputatuak, deklaratu eta erakunde horietako kide izatea ukatu zuen epailearen aurrean. Auzia otsailaren 7an hasi zen.
  • 1988. Urola trenaren aldeko manifestaldia egin zen herrian.
  • 1986. Azpiazu anaiek parrokiko organoan konponketa lanak egin ondoren, Joxe Manuel Azkuek kontzertua eskaini zuen. Hurrengo egunean, Esteban Elizondok beste bat eskaini zuen.
  • 1984. Herriko Udaltzaingoaren arautegia onartu zen.
  • 1984. Epaitegi berria egin zezan, Espainiako Epai Ministerioari lurralde bat eskaintzeko espedientea martxan jartzea erabaki zuen herriak.
  • 1938. Udalak aho batez, hilerrian panteoi bat altxatzea erabaki zuen, Jainkoa eta Espainiaren aldeko gurutzadan beraien bizia Jainkoaren eta Espainiaren alde eman zuten San Inazio Tertzioko soldaduek hilobitzat izan zezaten. Era berean, Perez Arregi deituriko enparantzatxoan monumentu bat altxatzea ere erabaki zen, azken gerratean beraien bizia eskaini zuten Azpeitiko semeak gogoratuz.
  • 1923. Alkateak, San Millanko Markesari herriak bere lurraldeak erosteko 50.000 pezeta ordaindu zizkiola jakinarazi zuen. Gero, bere etxea bota zen, Urola trenaren geltokira bide egoki bat egiteko.
  • 1898. Fruktuoso Oiarzabalek eta beste herritar batzuek frontoia egitearen aurkako kexa egin zuten, baina lehenik behintzat, udalak ez zuen aintzakotzat hartu.
  • 1859. Juan Amezua organo egilearen idatzi baten berri eman zen, eta Joxe Juan Santestebanek parrokiko organoaren azterketan aurkitutako akatsei buruz zenbait xehetasun ematen zituen. Herriak erabaki zuen, berak zioen bezala, hilabeteren barruan Santestebanek aurkitutako akatsak behar bezala konpondu beharko zirela eta, batez ere, teklatuaren gogortasuna.
  • 1850. Buletin ofizialean hil honen 13an argitaratutako auziaren berri akta liburuan idaztea erabaki zen. Herriak Juan Bautista Altuberekin zuen auziaren berri, hain zuzen ere. 1821etik 1823ra bitartean lurren erosleak txartel arriskutsu eta faltsuak aurkeztu zituen, onak eta baliagarriak izango balira bezala, eta oraindik aurkezteko zituenak lehenbailehen ager zitzan eskatu zitzaion, edo, bestela, haiek ordaintzeko eskatu zen.
  • 1768. Hamalau urtetik beherako mutikoak aizkora batekin basora joatea erabaki zen. Eta aizkora galduz gero, gurasoak zigortuak izango zirela ere adierazi zen.
  • 1767. Konturatuz baimenik gabe ogia egiten zuten emakume batzuk saltzaile lanetan ari zirela, hamabi bakarrik izendatu zituzten herrirako eta beste bi Urrestillarako.
  • 1732. Udalak agindutako Amuko bidearen zati bat ordaindu zen.
  • 1707. Arizubiagako burdinola alokatuta zuen Miguel Zuazolari baimena eman zitzaion konponketak egiteko herriko basoetan egurra ebakitzeko.
  • 1683. Bixente Korta zurginak herriko dorrean egin zituen lanak, Juan Zelaiaran eta Frantzisko Odriozolak begiratu ondoren, 190 erreal ordaintzea erabaki zen Bixente Korta zurginari.
  • 1683. Erretoreari, Madalena ermitan egiten ari zen konponketa lana gelditzeko agindua ematea erabaki zen, herriak han zer egin behar zen ikusi artean.
  • 1653. Hilaren 17an Bidaniko San Bartolome elizan egingo zen batzar berezian, erregeak eginiko soldaduen eskaerari erantzuteko, herriak nolako erabakia agertu behar zuen erabakitzen ahalegindu ziren agintariak, baina nahiko iskanbila sortu zen eta azkenean bozketa bidez hartu zen erabakia.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak