|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Otsailaren 13a
- 1964. Julian Elorza hil zen Donostian.
- 1946. Franco zoriontzea erabaki zen, atzerrian egiten ari zen kanpainaren aurka gogor borrokatzen ari zelako.
- 1939. Alkateak Jordana Espainiako ministroari bidali zion telegramaren berri eman zuen: ÒRuego a VS transmita invicto General’smo Franco, la alegr’a con que todo el pueblo de Azpeitia ha celebrado cierre frontera causante tant’simos daños, y reiterado su inquebrantable adhesi—n salvador España. ÁViva España!''.
- 1933. Herriko Euskal Langileen Elkarteak eginiko lan eskaera ikusita, udalak Amu baserri ingurutik Gazte bitartean pasealekua egitea erabaki zuen. Bi astez hogei lagunek egin zuten lan. Gerora begira, Lazaretorako bidea egitea pentsatu zen. Gauzak ahal zen azkarren egiteko, ordea, lehenik langabezian zirenen zerrenda osatzea erabaki zen.
- 1905. Anaia Maristen zuzendariaren eskaerari erantzunez, beraien instalakuntzak sortutako gastuak ordaintzeko, sei hilabeteko diru laguntza aurreratzea erabaki zen: 1.000 pezeta.
- 1882. Inauteri asteartean kaleratzen zen zezenaz gain (tabernariek itxitura jartzen zuten), beste zezen bat kaleratzea erabaki zen.
- 1872. Agustin Jauregiren eskaerari erantzunez, eta nahiz eta Gasteizko apezpikutzak agindu San Agustingo giltzak berari ematea, udalak agindua ez betetzea erabaki zuen, Joxe Manuel Larrañaga alkatearen iritzia jarraituz.
- 1871. Inauterietan udalak ordaindu beharreko jaialdirik ez ospatzea erabaki zen, garrantzi handiagoko lanak zituelako.
- 1847. San Agustin azpian eta Mantekapen asteartean ospatzen zen azokako postuak zuritu eta zenbakiak jartzea agindu zitzaien udaltzainei, ordena berezi bat izan zezaten hara joaten ziren saltzaileek.
- 1812. Urrestillako mandatariek udala osatzeko nahia aurkeztu zuten Diputazioan, eta, gainera, aurrez eginiko erroldaren zerrenda: Aratzerrekak 288 biztanle; Mendizabal auzoak 262 biztanle; Eizagirre auzoak 300 biztanle; eta hiriguneak 384 biztanle. Guztira, 1.234 biztanle.
- 1812. Donostiako Gerra Batzordeari, berak agindu bezala, herriko ospitalean ziren zenbait zauritu, gaixo eta frantziar zirujaua Tolosara eraman zirela jakinaraztea erabaki zen. Baina bertan gelditu zirela bost lagun, hauek ezin zutelako inora joan, ez oinez eta ez zaldian. Aurreko zirujauaren lekuan beste zirujau frantziar bat zutela, ospitaleak oraindik lanean jarraitzen zuela eta, gainera, gastuak sortzen zituela ere jakinarazi zuten.
- 1733. Beste batzuetan bezala, plaza Txikian, Inauteri astelehen arratsaldez, El amor hace valientes antzerkia antzezteko taulatu bat altxatzea erabaki zen.
- 1718. Burdinoletako jabeen eskaerari erantzunez, herriak ikatza egiteko bere mendiak saltzea erabaki zuen, baina sukalde eta labeetarako egurra erreserbatu zuen.
- 1684. Hazteko idi eta behiak herriaren lau sarreretan barrena sartzea debekatu zen, eta haiek galduz gero, zigorra ezarri zen. Herri barruan zituztenek, berriz, ondorengo hamabost egunen barruan kanporatu beharko zituzten, zigor beraren azpian.
- 1665. Herriak Santo Domingo komentuko arkuak egin zituen Martin Garatetxea maisuari zor zizkion 550 dukat ordaindu zizkion.
- 1522. Joanes Antxieta musikariak testamentua egin zuen, oinordeko bere iloba Ana Antxieta izendatuz.
|