Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 11a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 11a

  • 2007. Karnabaletako CDaren aurkezpena egin zuten udaletxean.
  • 2007. Azpeitiko Udal Musika Bandak eta herriko abesbatzek karnabaletarako kantuekin CDa atera eta udaletxean aurkeztu zuten.
  • 2005. Unai Lizaso atxilotu zuen Espainiako Poliziak. Hiru egun beranduago aske geratu zen baldintzapean. Lagunek ongietorria egin zioten.
  • 2003. EAJren Azpeitiko Uri Buru Batzarrak maiatzeko udal hauteskundeetarako Julian Eizmendi aukeratu zuen alkategai.
  • 1985. Osasun Zentroan kontsultak hasi ziren.
  • 1961. Bere emisioak hasi zituen Loiola Herri Irratiak.
  • 1926. Ibaieder gainean zuen lurraldean errementaria pabilioi bat altxatzeko baimena eskatu zuen Martzial Uzinek, eta baiezkoa eman zitzaion.
  • 1901. Urrestilla eta Aratzerreka bitarteko bidea konpontzeko herriak 240 errazio edo zatiko, bolbora, metxa eta abar, eta hargin ofizial bat eman zituen.
  • 1885. Joxe Inazio Arregi eta beste herritar batzuek, udalari frontoi berria egiteko eskaintza egin zioten, baldin eta herriak 6.000 pezeta aurreratzen bazituen. Baina 30 urte igarotakoan frontoia herriaren eskuetara pasatuko zen. Ez zen inolako erabakirik hartu.
  • 1884. Zumarragatik Getarira bitarteko errepidearen planoa Diputazioari eskatzea erabaki zen, Alzola ingeniariak beharrekoa baitzuen aipatutako bi herrien artean trenbidea nondik nora joan zitekeen ikusteko.
  • 1861. Kristina edo Iturritxiki enparantzatxoan harategia eta arrandegia egiteko planoak eta aurrekontuak onartu ziren, obrak egitea enkantean jarriz.
  • 1835. Pedro Etxeberria Alkorniak egindako eskaerari erantzunez, bere denda Mantekape pasabideko arkupera zabaltzeko baimena eman zitzaion lau urterako, errenta ordainduz, erabat zikindurik eta usain txarra egoten zelako han. Baina epea amaitu ondoren, eta herriak horrela nahi zuelako, berriro aurrez bezala utzi beharko zuen pasabidea. Eskritura bat egin beharko zuen gainera, ondorengoek jakin zezaten zer eratan utzi zitzaion Mantekape arkupea.
  • 1801. Sukaldeko egurra garraiatzeko Izarraitzen bide berria zabaltzea erabaki zen.
  • 1801. Ikatza egin ahal izateko, mendiak salgai jartzea erabaki zen, enkantean jarriz ondorengo lehen igandean.
  • 1770. Caracasko (Venezuela) Erreal Konpainiaren izenean, Juan Nikolas Erauskinek, 500 eta 600 tonako itsasontziak egiteko egur eskaera egin zuen. Baina herriak, herrian behar handiak zirela eta, baimenik ezin ziola eman erantzun zion.
  • 1694. Parrokiko erretaula nagusia egitearen zati bat ordaintzea agindu zen.
  • 1689. Diputazioak, frantziarrek bakea moztuko zuten beldurrez, biztanle guztiak prest egoteko albistea pasatu zutenean, herritar eta biztanle guztiei elizaren bidez jakinaraztea erabaki zen. Lehen deialdian, berehala agertuko beharko zuten herritar eta biztanleak, bestela 1.000 maraiko isuna izango zuten jatorrizko herritarrek eta 500ekoa biztanleek, zigor handiagoak eta kartzela izango zuten managaitzak. 18tik 60 urte bitartekoek prest egon beharko zuten euren arma, libera, bolbora eta abarrekin.
  • 1689. Torileko burdinsarea egiteko, bere burdinolan lantzen ari zen 25 kintale burdin gordetzeko eskatu zitzaion Frantzisko Bikuņari.
  • 1665. Aldare nagusiaren Ebanjelio aldean, Errosarioko Andre Mariaren erretaula bat egiteko Hilario Zabalia arkitektuarekin eskritura egin zuten Urrestillako bikarioa zen Frantzisko Korta eta Errosarioko Andre Mariaren kofradiako burua zen Pedro Urangak.
  • 1656. Sagardo saltzaileek pitxarra 12 maraiko prezioan ez zutelako saldu nahi, 14ra altxatu zuten agintariek urte guztirako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak