Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 10a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 10a

  • 2001. Baite Euskara Elkartea sortu zen, eta orduan egin zuen aurkezpena jendaurrean.
  • 1985. Zabortegi kontrolatuaren aurkako manifestaldia egin zen.
  • 1979. Kutxaren kultur etxea bezala, Antxieta etxeak bere ateak zabaldu zituen, berritze lanak egin ondoren.
  • 1972. Martzial Uzin enpresariari Apaizen pasealekua konpontzeko eskaera egitea erabaki zen, enpresariak egin zituen obren ondorioz erabat apurtuta zegoelako.
  • 1928. Joxe Mari Altuna musikaria jaio zen.
  • 1908. Zumaitik Zumarragara jarri nahi zen tranbiaren proiektua egiteko herriak aurreraturik zituen 28.000 pezetaren interesak eskatzea erabaki zen.
  • 1908. Diputazioaren erabakiarekin bat egitea erabaki zen; hau da, Gipuzkoari foruak ematea eskatzea.
  • 1902. Azoka plaza egiten ari zen zuzendariaren txostena jaso zen. Han adierazten zuenez, elurteak lanean atzerapen handia sortu zuen. Udalak hari erantzutea erabaki zuen, atzerapenean zerikusia langintza alde batera uzteak izan zuela esanez. Hala ere, luzapena eman zion lana bukatzeko, baina herritarren kexak gogoan hartu gabe. Bestetik, Azoka plazak maiatzaren lehen egunerako amaituta egon behar zuela agindu zitzaion.
  • 1902. Plaza Txikiko 1. zenbakia zuen etxea saldu nahian, bera enkantean jartzeko baldintzak onartu ziren, eta beheko solairu gabe egin zen enkantea.
  • 1897. Eibarko Elejalde etxeari kaleetan euskal deiturak jartzeko plakak erostea erabaki zen.
  • 1868. Kontuan izanik Beasaingo Udalak astearteetan azoka izateko eskaera zuzendu zuela, Azpeitian aspalditik egiten zen egun berean eta gertatzen zenaren berri gobernadoreari ematea erabaki zen.
  • 1847. Alkateak deituta udalbatzarra egin zen. Gaia, Inauterietan zekorketa bat egitea edo ez zen. Baina deialdia behar bezala egin ez zelako haserreak sortu ziren. Hala ere, azkenean 200 erreal izendatu ziren festarako.
  • 1791. San Agustin komentuari, Bustinzuriko dolareak ordaintzea erabaki zen, Isabel Astinak hil zenean bere esku utzi baitzituen.
  • 1787. Behar bezalako lurrik ez zuela aurkitzen eta teilak egiten zituenaren kexa jaso ondoren, hori horrela zen jakitea erabaki zen.
  • 1715. Urrestillako Goardia zubia konpontzeko neurriak hartu ziren.
  • 1599. Herrira borrero bat ekartzea onartu zen.
  • 1599. Espainiako erregeak bere idazkari izendatu zuen Lorenzo Agirre herritarra zoriontzea erabaki zen.
  • 1599. Parrokiko etxezainari Elola kaperaren ondoko etxetik han ziren pertsona gaiztoak ateratzeko agindu zitzaion. Pedro Lopez Garin eta Milia Goiazek eskainitako etxea zen.
  • 1595. Enparan zubia egurrezkoa egin zuelako Martin Garmendia zurginari 34.957 marai ordaindu zitzaizkion.
  • 1592. Azpeitiko herria ez ezik, Azkoitikoa ere sendagilerik gabe zegoen, eta biak elkartu eta sendagile bat lortu nahian bien artean harremanak izatea erabaki zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak