Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 8a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 8a

  • 2003. Uztarria Kultur Koordinadorak, Patxi Altuna jesulagun eta euskaltzainari buruzko biografia aurkeztu zuen, Josune Etxeberriak idatzia.
  • 1997. Urrestilla Sokatira Taldeak, goma gainean 569 kiloko Euskadiko txapela lortu zuen.
  • 1909. Diputazioko presidentea eta ingeniariak egindako bisitaldiaren ondoren, Santo Domingo eraikineko behe solairuan telefono zentral bat jartzeko Probintziari baimena ematea erabaki zen; Urola ibaiak arkuekin bat egiten zuen ertzean.
  • 1829. Frontoi berria eta iturria egiteko zenbat toki behar zen jakiteko eskaera Mariano Laskurain arkitektuari zuzendu zitzaion, gero herriak Juan Mari Arteagari trukaketa bat egiteko asmoz, herriko teileriaren inguruan neurri berdineko lurraldea eskainiz.
  • 1820. Cadiz (Espainia) hiritik iritsitako albiste onak gogoan izanik, ahalik eta gutxien gastatuz, Inauterietan zekorketa antolatzea erabaki zen.
  • 1814. Atzeratu zirenei eskaera luzatzeko abenduko azken kontribuzioa ordaindu behar zuten guztien zerrenda osatzea erabaki zen.
  • 1812. Probintziako Kontseiluari aldatzen ziren komandanteek nolako gastuak sortzen zituztenaren berri ematea erabaki zen. Izan ere, bakoitzak bere erara egiten zituen gotorlekuak eta ahalik eta azkarren neurri bereziak hartzeko eskatu zuen. Eta orduan aurrez eginiko gotorlekuak komandante berriak bota egin zituela eta horiek kontuan hartzen zituela herriak, alferrikako gastu izugarriak behin eta berriz egiten zirelako.
  • 1794. Herriari 245 soldadu prestatzea tokatu zitzaiola jakinarazi zitzaion Diputazioari eta bere konpainiak osatzeko, bi lehenak 82 lagunek osatuko zituztela eta hirugarrena 81 lagunek.
  • 1788. Sendagilearen urteko soldatak 650 dukatekoa izan beharko zuela adierazten zuen agindu errealaren berri eman zen. Herriaren eskaera onartuz lortu zen agindua.
  • 1781. Parrokiko sakristiko lanak hasi eta elizgizonekin harremanetan jarri ondoren, bertan zen aldare zaharra kentzea erabaki zen.
  • 1742. Diego Alzaga erregidorea hil zenean, urriaren 27an, ordezko Frantzisko Antonio Altuna izendatu zuen herriak.
  • 1705. Udalbatzar nagusian, herriari Inazio Segurolarekin zen auzia nolatan zen jakinarazi zitzaion. Idiak eta behiak herri barruan edukitzearen debekuaren berri eman zen orduan, eta auziarekin aurrera jarraitzea onartu zen, delako Inazio Segurolaren etxeak herriko harresiaren barruan zeudelako.
  • 1705. Herriko mendiak ikatza egiteko erosi zituen Inazio Zuloagak, Mureziondo mendian ebakitzeko baimena emateko erregutu zuen, eta agindutako 2.000 dukat eta zor zituen beste zilarrezko 6.000 errealekin batera ordaintzeko epea luzatzea ere bai, dena Eguberrietan ordainduko zuela esanez. Zuloagaren eskaerari erantzuna emateko orduan, era guztietako iritziak agertu ziren udalbatzar nagusian. Azkenean bozketa eginik, aipaturiko mendia ebakitzeko baimena ematea eta ordainketa egiteko Eguberriak bitarteko luzapena ematea erabaki zen; Juan Apaeztegik erabakiaren aurka egin zuen.
  • 1692. Enparan errotari zati bat erantzi edo zabaldu nahian, udalak Enparan etxeko nagusiarekin lurralde trukaketa bat egitea erabaki zuen, aurrez Frantzisko Mendizabalek eta Agustin Eizagirrek beharrezkoa zen tokia ezagutu eta neurtuta.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak