Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 7a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 7a

  • 2003. Baite Euskara Elkarteak, Enrike Zurutuza albaitaria eta idazlea eta Pilar Aizpitarte aktorea elkarteko Ohorezko Bazkide izendatu zituen ekitaldi batean, biek ere euskararen alde egindako lanagatik eta azaldutako konpromisoagatik. Baiteren oroigarria jaso zuten.
  • 1992. Ibaieder urtegitik egindako ur hornikuntza sistema inauguratu zen.
  • 1986. Lehen aldiz, Inauteri inguruan, Kaldereroen Konpartsa kaleratu zen herrian.
  • 1986. Lagun Onak Txirrindulari Elkartea sortu
  • 1951. Abitain iturburua zen lurraldea erostea erabaki zuen herriak.
  • 1935. Luminor zinema aretoko zuzendaria zen Ziriako Eliasi urtean 450 pezetako zerga ezarri zitzaion.
  • 1929. Bezperan, Maria Cristina Espainiako erregina hil zela eta, Azpeitiko Udalak erregeari telegrama bat bidaltzea erabaki zuen. Besterik gabe amaitu zen batzarra .
  • 1906. Erretoreak eta apaizak parrokiaren inguruan ganaduen hiltegirik ez egiteko egindako eskaera erantzunik gelditu zen.
  • 1906. Otsailaren 26an egingo zen Nekazari Lehiaketaren egitaraua onartu zen.
  • 1898. Frontoi berri bat egiteko eskaria egin zuten herritar batzuk. Udalak erantzuna ematea erabaki zuen.
  • 1881. Harzubitik Enparan etxera bitarteko bidean karaitza bota eta konpontzea erabaki zen.
  • 1853. Elizgizonek Sebastian donearen enparantzatxoan zuten Txarratalgoa izeneko etxea botatzeko asmoa adierazi zuten.
  • 1850. Inauteri iganderako, astelehenerako eta astearterako, enparantza Nagusian, tabernariei laguntza eskatuz, hesiak jartzea erabaki zen. Igandean eta asteartean, pare bat zezenko ibiliko ziren eta astelehenean, berriz, bat edo bi bigantxa.
  • 1700. Lazaro Lainzerak egin zuen parrokiko eskailera ikusteko, Martin Zaldua maisua izendatu
  • 1673. Simon Astuinek, lau urterako eta orduantxe hasita postari lana egiteko proposamena egin zuen. Gasteiztik herritarrentzako ziren karta guztiak ekarriko zituen larunbatean eta Gasteizera eramango zituen herritarrek idazten zituztenak. Herriak urtean 450 erreal ordainduko zion, 300 erreal aurreratuz lanean hasten zen unean. Proposamena onartu eta harekin eskritura egitea erabaki zen.
  • 1576. Herrian bizi ziren kanpoko emakumeen berri eman zen, eta haiei buruz neurri batzuk hartu ziren ondoren.
  • 1576. Antzi baserrira bizitzera aldatu eta Juan Martinez Zandategik erregidore kargua utzi zuen herriko udaletxean .

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak