Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 19,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 4a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 4a

  • 2007. Garikoitz Etxeberria atxilotu zuen Bilbon Ertzaintzak, 'Haika-Segi auzia'gatik.
  • 1914. Azpeitian herri laborategi bat martxan jarri zela adierazi zen, Ramon Nazabal botikaria zuzendari izendatuz eta urtean 1.500 pezeta ordainduz.
  • 1901. Arkuak egokitu eta udaletxearen aurrealdea txukuntzeko proiektuak aurkezteko gonbitea egin zen.
  • 1895. Plaza Txikian beraien generoak saltzen zituzten merkatarien arteko iskanbilak amaitutzat eman zituen udalak, merkatari bakoitzari plazan izango zituen metroak seinalatu ondoren.
  • 1885. Frontoi berria egiteko bi elkarte eta herritarren proposamena jaso zuten agintariek.
  • 1866. Udalak, herrian somatzen zen langabeziaz jabetuta, herritarrei lana ematea erabaki zuen, sendien beharrei erantzun bat emateko asmotan. Egin beharreko zenbait obra aipatu ziren, eta horien artean hilerrirako bide berria, ibai aldetik Zelailuzen altxa zitekeen pareta handia, eta abar.
  • 1856. Urrestillako mutikoen maisuari kontuak hartzea erabaki zen. Maisua lau edo bost ikaslerekin bakarrik gelditu baitzen bere utzikeriagatik; eta gainontzeko mutikoak nesken eskolara joan ziren.
  • 1847. Bulda Santuaren idatzia iritsia zenez, hurrengo iganderako, otsailak 7rako, elizgizonei deitzea erabaki zen, ager zitezela ohiko orduan herriko dorrearen aterpera. Ospe handiarekin publikatua izan zedila ere erabaki zen.
  • 1814. Karlos San Juanen gutuna irakurri zen; Elgoibarko ospitaleari herriak zor zizkion 7.000 erreal berehala ordaintzeko agintzen zuen. Gipuzkoako Politiko Buruaren egunean 312 erreal ordaintzeko aginduz eta atzera utzitakoak, Frantziaren aurka ahalegindu ziren soldaduen beharrei erantzuteko beharrezkoak nolanahi ere. Ospitalearekin harremanetan jartzea erabaki zen eta herriak zor zuena ahalik eta azkarren ordaintzea.
  • 1814. Herrian egon ziren tropen beharrei erantzuteko Enparan jaunak eginiko diru ordainketak ikusi ondoren, harekin likidazioa egitea erabaki zen.
  • 1806. Danborraria lanpostuz aldatzea erabaki zen, azken igandean, enparantza nagusian, herriko alkateari mesprezuak egin zizkiolako.
  • 1702. Parrokiko Bataio kaperan Elgoibarko Bartolome Elorzak egin zezakeen burdinsare bat jartzea erabaki zen.
  • 1678. Probintziak hartutako erabakiari erantzunez, 18 urtetik 60 bitarteko jatorrizko herritar eta biztanle guztiak lau zatitan banatzea erabaki zen. Zati bakoitzak, bere kaboak izendatu beharko zituen eta kaboek zerrendan zituzten guztien armak ikusi beharko zituzten, gutxienez urtean lau aldiz deituz eta horretarako nahi zituzten egunak aukeratuz. Kaboak beraien taldea osatzen zutenek armak izan zitzaten ahalegindu behar zuten, ez zuenari ahalik eta azkarren erostera bultzatuz. Aipatutako lau egun horietako batean, guztiek prest izan beharko zuten bolbora eta balak erabiliz tiro lehiaketan parte hartzeko. Saria, setazko galtzerdiak ziren. Gainera, kaboek zigorrak jartzeko ahalmena zuten.
  • 1667. Kontuan izanda herriaren lurraldeko zenbait auzo edo zati agintarien artean banatuta zeudela, bertako biztanleak haien deialdiari erantzutera derrigortuta zeudela erabaki zen, batez ere bideak konpondu eta txukundu behar ziren garaian eta mila maraiko isunaren azpian.
  • 1667. Hilda zen Joxe Argarainek betetzen zuen postari zerbitzua egiteko, Joseph Abarrategiri deitu zitzaion. Abarrategirekin bi urterako eskritura egin zen, herriak urte bakoitzeko 24 dukat ordainduz. Asteazkenetan irten beharko zuen herritik eta larunbatean itzuli Gasteiztik herrira, kartak eraman eta ekarriz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak