Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Otsaila »  Otsailaren 2a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Otsailaren 2a

  • 2006. Igor Etxaniz 'Kinttela'-k burtzikari profesional lana utzi egin zuen.
  • 2006. Bittor Gurrutxaga 'Otola' trikitilaria hil zen.
  • 2002. Sutea Izarraitzen; 19:00ak aldera Eskuzta inguruan hasi eta zabaltzen joan zen, GI-631 errepidearen bestaldetik ia Lasaoko industrigunearen parera heldu zen arte. Sugarrek larrea, zuhaitzak eta basoko 200 hektarea inguru erre zituzten. Baserriren bat ŅGaztaņazabal baserria, adibidezŅ arriskuan egon bazen ere, suhiltzaileek lan egin zuten arriskutik kanpo izan zedin. Dena den, ez zen baserririk hustu suaren arriskuagatik. Goizaldera itzali zen sua.
  • 1976. Juan Carlos I.a Espainiako erregeari amnistia eskatzea erabaki zuen udalak.
  • 1976. Jefatura Local del Movimiento deitutakoentzat, Enparan kaleko 1. zenbakia zuen etxeko bigarren solairua prestatzea erabaki zen, etxeak berak oinaldean zuen gela utzi egin behar izan baitzuen sendagilearen kontsulta jartzeko.
  • 1964. Eizmendi auzorako bidea egokitzea erabaki zen.
  • 1955. Aratzerreka auzoan eskola bat eta Urrestillan bi eraikitzeko Ņbata mutikoentzat eta bestea neskentzatŅ eskaera egitea erabaki zen.
  • 1943. Joxe Eizmendi Eizmendi eta Joxe Mari Egiguren Miranda neurtu ziren, 10 enbor 45'' ebaki eta 8.000 metro lasterka egiteko. Eizmendik irabazi zuen.
  • 1931. Herrian sortu zen Euskaltzaleak Elkartearen Arautegia onartu zuen udalak.
  • 1876. Jesusen Lagundiko erlijio botoak egin zituen Anaia Frantzisko Garatek.
  • 1782. San Agustin eta Santo Domingo komentuetako arduradunen idatziak irakurri ziren, herriak agindutako gauetan leihoetan argiak jartzeko prest zirela adieraziz. Arduradunak beldurturik ziren, biztanleek zituzten eskubideak galtzeko zorian baitziren, herriko agintariek mehatxatuta.
  • 1683. Juan Martinez Agirreri, herriarekin zuen betebeharra 16.000 zuhaitz landatzea zela gogorazi zitzaion.
  • 1681. Etxaiz baserriko Bernardo Aizpuruk zuen Sistiaga aldean Pagaldar deituriko basoa erosita, 22 zuhaitzen adarrak mozteko, baina herriak izendatutako begiraleak harekin izan gabe egin zuen mozketa, eta udalak 50 errealeko isuna ezartzea erabaki zuen. Beste kalte batzuk ere eginak zituen nonbait, ikatzetarako haritz abarrak ebakirik, eta zilarrezko zazpi erreal kentzea onartu zen.
  • 1673. Herriak eta elizgizonak parrokiko patroia zen Matias Inazio Oņaz eta Loiolarekin zuten auziaren berri eman zuten, eta herriak erabaki zuen aurrera jarraitzea, beharrezkoak egiten ziren ate guztiak joz. Gainera, gogora ekarri zuten akordio batera iristeko Joseph de Castro y Santa Cruzek eginiko txostena.
  • 1672. Herrian haragia eta bakailoa hornitzen zutenen gutunak irakurri ziren. Hauek prezioak altxatzeko eskatzen zuten, galera sortzen zitzaiela adieraziz. Baina udalak ezezkoa ematea erabaki zuen.
  • 1640. Sendagile baten beharrean aurkituz eta herrian orduan Maia lizentziatua zela, agintariei eskubide osoa eman zitzaien harekin harremanetan jarri eta ahal izanez gero eskritura egiteko; mila erreal urtean eta bederatzi urterako, hark onartuko balu behintzat.
  • 1640. Erregearen zedula baten berri emanez Diputazioak beste gutun bidali zuen. Gutunean, Gipuzkoako lau konpainiaz osatutako batailoiek Hernanira joan behar zutela eskatzen zuen, han egiten ari ziren gotorlekuak egiten laguntzeko. Eta gastu handirik sor ez zedin, egokia izango zela hilean behin konpainia horiek txandatzen joatea. Gaiari buruz erabakitzeko, Diputazioak herriaren botoa jakinaraztea eskatzen zuen. Egokiena batzar berezi bat egitea zela erantzutea onartu zen eta, bidali beharko baziren, Pasaia aldeko biztanleez osatuak izatea.
  • 1640. Alkateak adierazi zuen probintziak eskainitako 400 soldadu osatzea adierazi zuela korrejidorearen tenienteak, eta herriari tokatzen zitzaizkionak berehala bidal zitzala.
  • 1539. Erromatik, bere anaia Martin Garziari idatzi zion Loiolako Inaziok. Artean jakin gabe zen aurreko urteko azaroan hil zela Martin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak