|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 30a
- 1980. Kalean 30 bozgorailu jartzeko, Bengoa etxearen aurrekontuaren berri eman zen udaletxean.
- 1974. Zelailuze zati batean zabaldu eta luzatzeko planoa eta aurrekontua onartu ziren.
- 1974. Soreasu kalearen jarraipenari, Agustin Jauregi kalearen deitura ematea erabaki zen.
- 1889. Herriaren elektrika argikuntzarako Juan Bautista Belokik aurkeztu zuen proposamen bakarra, eta harekin egin zen tratua.
- 1873. San Agustin komentuko goialdetik goardian zegoenak tiro batez jota, Amuko zubi inguruan Martin Bikendi hil zen.
- 1756. Diruzain postuan jarrai zezan, Inazio Urdapilletarekin egin zuen eskritura udalak.
- 1756. Ez zen inor agertu elur hornikuntza egiteko prest, eta herriak Domingo Arregi eta Mariana Martiarenakin tratua egin zuen lau urterako.
- 1701. Parrokiko korurako eskailera pintatu eta beste zenbait lan egin zituelako, azken zatiaren ordainketa egin zitzaion Miguel Esnaola maisuari.
- 1701. Espainiako erregeari ongi-etorria eta agurra egitera joan behar zuten herriko 49 soldaduren buru egiteko Uzkudun erregidorea izendatu zuten. Bakoitzari sei erreal ordaintzea erabaki zen; haiekin tratua egitean lortu zen soldata txikiena.
- 1693. Loiolako obraren maisutzarako Martin Zal-dua kontratatu zen.
- 1671. Martin Garatetxea maisua kexatu egin zen. Urteak baitziren Santo Domingo monastegiko arkuak egin eta herriak 500 dukat eman zizkiola, baina monastegia beste 50 dukat ordaintzekotan gelditu zen eta oraindik ez zizkion ordaindu. Herria monastegiko buruarekin harremanetan jarri zen.
- 1671. Herriko botikari Frantzisko Pablo Leon izendatu zen.
- 1667. Udalbatzar nagusira agertu ez zenari 500 maraiko isuna ezartzea erabaki zen.
- 1667. Herriko bi ordulariak konpontzea erabaki zen.
- 1665. Martin Garatetxea maisuari torilak egiteko lana eman zitzaion, herrian ospatuko ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako prest izateko.
- 1665. Agustin Eizagirre erregidoreak, Gasteizen, Batzar Nagusietarako su artifizialak ekartzeko egin zuen tratuaren berri eman zuen eta hauen itxura ere erakutsi zuen.
- 1654. Diputazioak idatzitako gutun bat irakurri zen, erregeak bidalitakoaren kopia batekin batera, esanez eskatutako soldaduak prest egon zitezela martxoaren lehen egunetan Kataluniara bidean jartzeko. Diputazioak, Bidaniko San Bartolome elizara deitu zuen, otsailaren 10ean, batzar berezia egiteko.
- 1642. Herriak olioaren hornikuntza egiten ari zirenekin auzia zuen, eta ahalik eta azkarren pare bat abokaturen iritziak jasotzea erabaki zen.
- 1580. Herriaren zerbitzuan ziren gazteei ostatuetan eta ardandegietan karta jokoan egin eta hauei jaten ematea debekatu zitzaien. Bestalde, eta iluntzeko otoitz orduaren ondoren, ezin zen gauez toki horietan herritarrik hartu.
|