Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 28a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 28a

  • 2005. Joxe Elizburu kronista hil zen 90 urterekin, bihotzeko arazo batzuen ondorioz. 40 urtean 'El Diario Vasco' egunkarian Azpeitiko kartak idatzi zituen (1994a arte), eta 1960 hamarkadan parrokiko organista lanak ere egin zituen.
  • 2005. Uztarria.com-ek 2005eko Sareko Argia saria irabazi zuen. Lasarte-Oriako Txitxardin Beltza jatetxean jaso zuten saria.
  • 1981. Honoko proiektuak onartu zituen udalak: herri garbitokiaren konponketa; Urola ibaiaren ertzak egokitzea Loiola inguruan; parrokiko ataria egokitzea; Paulo VI.a eta Santutxo inguruak zoruztatzea; Paulo VI.a inguruaren saneamendua; elektrika indarra zenbait tokitara eramatea...
  • 1957. Mila pezetako laguntza eman zion udalak Acci—n Cat—lica deitutako gaztedi taldeari, Sebastian donearen egun bezperan (lehen haurren danborradan) desfile bat antolatu zutelako.
  • 1945. Inazio Agirre eta Modesto Bereziartua aizkolarien arteko neurketa egin zen. Agirrek zortzi enbor 45'' eta lau 54'' zituela eta Bereziartuak, berriz, sei enbor 45'' eta lau 54''. Agirrek irabazi zuen 45' 59'' 2/5 denborarekin. Bereziartua erretiratu egin zen, lanean 45' 15'' denbora egin ondoren.
  • 1878. Julian Elorza jaio zen.
  • 1856. Juan Zudupek Harzubian zuen errementari inguruan, Miguel Tabernak eskatutako idiak perratzeko tramankulu bat egokitu zen, herriak horretarako tokia emanez eta urtean lau erreal ordainduz.
  • 1831. Uholdeak kalte handiak egin zituen bideetan.
  • 1779. Gipuzkoako Batzar Nagusiak herrian ospatuko zirela eta, herriko parrokian organojolea zen Nikolas Etxeberriari behar zituen musikariak ekarri eta guztia ongi prestatzeko eskatu zitzaion; beti ere denak apainduriz eta nabarmentasunez irten zezan.
  • 1731. Erkizia erregidoreak kartzelako alkaidea izendatzearekin zer gertatzen zen galdetuko zuen. Aurrena horretarako Antonio Jauregi aukeratu baitzen eta ondoren sortu ziren iskanbila batzuen ondoren, alkateak bere ordez Nikolas Arana izendatu zuen, aurrez inolako akordiorik hartu gabe. Alkatearen jokaera salatuz, abokatuen iritzia jakitea erabaki zen.
  • 1719. Diputazioaren aginduak bete nahian eta herritar bereziekin eginiko udalbatzarrean, Frantzisko Tomas Azkue eta Tomas Inazio Korta izendatu ziren, herriratzen ziren erregearen soldaduei ongi-etorria egiteko .
  • 1707. Herriak kobratzen zuen ardoaren zergari buruz lan handia egin zuen Pedro Inazio Zabalari, arroa bat txokolate oparitzea erabaki zen.
  • 1667. Udalak, sei urtean zehar posta garraiatzaile lanerako Joxe Argarainekin tratua egin zuen. Urte bakoitzean 24 dukat ordaindu zitzaizkion.
  • 1667. Martin Garatetxea maisuari Landetako zubia aurkeztu zuen eran konpontzeko agindu zitzaion.
  • 1590. Parrokian hilobi berriak egin zirela adierazi zen, hauek saldu eta jaso zitekeen dirua egindako obrak ordaintzeko izanik. Lau berehala saldu ziren Ñ30, 12, 14 eta 20 dukat ordainduzÑ .
  • 1568. Amillibia izeneko lurraldean monastegi berri bat egiteko Martin Armentia maisu harginaren eta Frantziskanen arteko eskritura egin zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak