|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 26a
- 2005. Sanjuandegiko errotonda inauguratu zuten. Ekitaldira Joxe Joan Gonzalez Txabarri ahaldun nagusia etorri zen, besteak beste.
- 1991. Euskadiko Junior Igeri Txapelketa jokatu zen.
- 1991. Euskal Herriko Koruen Batzar Nagusia ospatu zen.
- 1920. Frantzisko Larraņagari, hark Azpeitiko parrokirako eta agintariak esertzeko egin zituen hamasei lagunentzako bi aulki handiak ordaintzea erabaki zen.
- 1857. Aurreko urtean eta herrian bertan, 17.614 arroa pasatxo ardo ez ezik, 1.213 arroa pattar saldu zirela adierazi zen. Inguruko herrietara, berriz, beste 617 arroatik gora saldu zen .
- 1775. Bi egun lehenago aurkitutako utzitako haurra Iruņeko Ospitale Nagusira eramatea erabaki zen, bere inudeari horrela egiteko eskatuz .
- 1766. Joxe eta Inazio Oņederrak udalarekin bederatzi urtean elurraren hornikuntza egiteko eskritura egin zuten. Herriko frontoiaren inguruan zen Bolatokiak sortzen zituen irabaziak haientzat gelditu ziren .
- 1759. Loiolako elizako pulpituak, Inazio Ibero maisuak emandako eran lantzeko tratua egin zen Gregorio Agirre maisuarekin.
- 1716. Gaixotasuna kontuan izanda, ontzat hartu zuen herriak, udalbatzar nagusian, Juan Inazio Tornay sendagilearen dimisioa. Beste sendagile bat herriratu artean, bere lanean jarraituko zuela adierazi zuen Tornayk, deitzen zitzaionean gaixoei bisita eginez. Ahalik eta azkarren sendagile bat herriratzeko agindua eman zien Manuel Altunari eta Karlos Joakin Aztinari; kontuan izanik horrelako kasuetan beti euskaldunari lehentasuna eman izan zitzaiola.
- 1710. Izarraizko izoztegia alokatu zitzaien Bartolome Larraar eta Jeronimo Sarasuari, urtean 50 dukat ordainduz eta sei urterako. Erdia San Juan egunean ordainduz eta beste erdia Santu Guztien egunean .
- 1710. Parrokiko etxezaina zen Frantzisko Azkuek 22 haritz eskatu zituen, parrokiko koru azpian eta sakristian obrak egiteko.
|