Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 25a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 25a

  • 2002. Manolo San Juan tailagileari Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren diploma eman zioten.
  • 2000. Azpeitiko Udalak, Udalbiltzan sartzea erabaki zuen.
  • 1994. Eusko Gobernuak, ikastolen publikotasuna onartu zuen.
  • 1973. Frantziskanen komentuaren aurrean, bi milioi pezeta ordainduz, Inazio Belokiren eta Felix Belokiren alargunak eta semeek zuten etxaldea erostea erabaki zen.
  • 1932. Espainiako Ministroen Kontseiluko presidenteari telegrama bat bidali zitzaion, Jesusen Lagundiaren desegiteagatik protestatuz.
  • 1932. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Estatutu bakarraren aldeko aho batezko botoa erabaki zuen Azpeitiko Udalak; ordezkari, Kasto Orbegozo izendatu zuen.
  • 1902. Urrestillan jaio zen Donato Aristi, urteetan zehar Urrestillako parrokiko organojolea izan zena.
  • 1892. Herriko langabeziak sortzen zuen migrazioa ikusita Ñegunetik egunera gehitzen ari zenÑ, beharreko lanak hastea erabaki zuen herriak, batik bat behartsuen sendiei laguntza eskaini nahian.
  • 1852. Etxeei zenbaki berriak jartzea aurrera eramatea onartu zen.
  • 1784. Teilagintza lanean ikas zezaten herriko hiru gazte aukeratzea erabaki zen.
  • 1756. Diputazioari idaztea erabaki zen Iruñeko apezpikuaren aurrean gestioak egin zitzan eskatuz, ordu artean elizaren bidez bezala herriko erretoreak urteko agindu nagusiak jakitera eman zitzan.
  • 1755. Herriak Maria Ana Martiarena, Tomas Bikendiren alargunarekin tratua egin zuen: urte osoan beharko zen elurra inguratzeko, hari Izarraizko izoztegia alokatuz.
  • 1716. Herriko sendagilea zen Juan Inazio Tornayk, gaixorik zela esanez, herriari bere ordezko bat aurkitzeko eskatu zion, ezinezkoa egiten baizitzaion bere lana behar bezala betetzea.
  • 1711. Garia eta artoa herriz kanpo saltzen zuena salatuz gero, generotik hirutik batekoa salatzen zuenarentzat izatea erabaki zen.
  • 1711. Herriak San Agustin komentuari, sei urtean banatuta, 50 dobloi ematea erabaki zuen, aurrez emandako ehun dobloirez gain. Diru hori kapera nagusia bere ganga eta guzti egoki itxita gelditzeko eman zuen. Idi parea ere eskaini zitzaizkion komentuari garraioak egiteko; alkateak eta fidelak sei idi pare eskaini zituzten bakoitzak egun bakarrean lana egiteko; Antonio Etxaniz eta Joxe Basazabal erregidoreek launa idi pare egun bakarrerako; Inazio Arzalluzek eta Inazio Zabalak bina idi pare; bilera agertu gabe gelditu zen Nikolas Bakibar erregidoreari ere beste bi idi pare eskatzekotan gelditu ziren. Baina herritarrek ere egin zituzten eskaintzak eta haien artean Manuel Altunak hamar idi pare eskaini zituen; Inazio Zabala, Martin Saloguen, Frantzisko Inazio Erkizia, Pedro Baltran Oiarzabal, Frantzisko Inazio Enparan, Manuel Alzaga, Frantzisko Inazio Alzibar, Joxe Iturriaga, Juan Bautista Garmendia, Gabriel Aizpuru eta Juan Apaeztegiak hiruna idi pare; Juan Urdapilletak lau; Lorenzo Eleizando, Frantzisko Alzaga, Inazio Segurola, Felipe Uzkudun eta Andres Leturiondok bina; Antonio Sarria, Karlos Larralde, Aszensio Larraar, Inazio Larralde, Pedro Beriztain, Frantzisko Larralde eta Tomas Leiariztik idi pare bana. Baina ikusita herritar guztiak batzarrera ez zirela agertu, hartutako erabakiaren berri zabaltzea onartu zen, baita herriz kanpo bizi zirenei ere, haiek ere laguntza eskaintzea nahiko zutelako.
  • 1640. Sevillan (Espainia) idatzitako gutun baten berri eman zen, Azpeitiko herriarentzat Ordiziako Juan Arangurenek 4.400 zilarrezko erreal zituen albistea emanez. Nikolas Saez Elolaren memorian irabazitakoak ziren.
  • 1639. Beizamako Domingo Arregiri zilarrezko 608 erreal ordaintzea erabaki zen, azpeitiarrekin bat eginda Beizamako soldaduak joan zirelako egindako deialdiari erantzunez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak