Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 23a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 23a

  • 1992. Euskal Herriko Abesbatzen Federakuntzaren Batzar Nagusia izan zen herrian.
  • 1947. Lagun Onak klubeko presidenteak aurkeztu ondoren, Inazio Arrietak Garmendipe zelaian eginiko lanen likidazioa onartu zen.
  • 1934. Eskaerari erantzunez eta urtean 350 pezeta ordainduz, Enparan kaleko 1. zenbakia zuen etxeko bigarren solairua Emakume Abertzale Batza elkarteari alokatzea erabaki zen.
  • 1933. Loiolan, Bixente Guibert eta Juan Etxezarretak kioskoak zituzten tokia, sei urterako (urtean 50 pezeta ordainduz) ematea erabaki zuen herriak.
  • 1933. Odria auzoko eskola eraikitzeko planoa eta aurrekontua onartu ziren.
  • 1901. Iristaioko urak aztertu ondoren, Emilio Azarolari eskaini zitzaion berak herriratzeko ikerketa egiteko.
  • 1899. Azoka plaza estali bat egiteko helburua agertuz herriaren diru-alderdiari buruz eginiko txostena aurkeztu zuen batzorde batek.
  • 1874. Urrestillako sendagile postua bete nahian, honen berri adieraztea erabaki zen.
  • 1860. Erdi kalea harriztatzeko harria atera, landu eta garraiatzea jarri zen enkantean.
  • 1757. Hezetasunari aurre egiteko San Agustin komentuko erretaula nagusiari, harrizko oin bat egitea erabaki zen.
  • 1750. Inazio Ibero maisuari Inazio deunaren erretaula zaharra tasatzeko eskatu zitzaion, erretaula Azkoitiko Martite ermitako erretoreak erosi nahi baitzuen.
  • 1734. Inazio Ibero maisuak aurkeztutako eran, Harzubiko zubia eta inguruan zen zumarraren ondotik Loiolako Etxe Santura bitartean, Urbitatera egin zen bideari buruzko zenbait xehetasun eman ziren; batez ere, Perdillegi baserriko lurraldeak aipatuz. Herriak bidea egiteko bereganatu zituen lurraldeak ordaintzea erabaki zuen.
  • 1708. Sagardoa saltzeko txanden zozketa egin zen, hamar saltzaile ziren edari hutsa zutenak eta beste bik urarekin nahastuta zuten.
  • 1686. Juan Etxeberria maisu zurginari Enparan errotan konponketa lanak egiteko agindu zitzaion.
  • 1686. Herriko bideak ez ezik, Zestoarekin bat egiten zuena konpontzea beharrezkoa egiten zela ikusita, lehen astelehenean bertan lanari hastea erabaki zen. Eta honen berri emanez garraioak egiteko eran zirenei. Langileei egun bakoitzeko libra bat ogi, sardina bat eta behar hainbat sagardo eman zien fidelak.
  • 1671. Agustina Villarrealek eta herriko beste zenbait labezainek ogia erretzeko prezioa altxatzeko eskaera egin zuten. Gurdi bat egur, aurrez lau erreal ordaintzen zuten, eta gero bost erreal eta erdi ordaintzen zituzten. Orduan esaten zutena egia zela ikusita, altxatzea erabaki zen anega ogia erretzea.
  • 1643. Herrian tabernak gutxitzea egokia iruditu zitzaien agintariei, eta neurria hartzeko herritar guztiak otsailaren 2an, goizeko zortzietako bilerara deitu ziren. Bilerara agertzen ez zenarentzat 300 maraiko isuna jarri zen.
  • 1585. Frantziskotarren Probintziala herriratu zen, aita santuak aginduta bezala adierazi zuela, lekaimeak klausuratzea derrigorrezkoa zela.
  • 1572. Gallai inguruan itsasontziak egiteko egur baliagarria zegoen, eta herriak erabaki zuen Bilbon adieraztea bere errematea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak