Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 22a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 22a

  • 1991. San Agustin elizan, Loiola 91 batzordeak Jesusen Lagundiak Paraguaiko lurretan eginiko lanaren berri jasotzen zuen erakusketa zabaldu zuen.
  • 1989. Iñaki Azpiazu apaizari omenaldia eskaini zitzaion. Apaiz ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Frantzian erbesteratuta jazarpenean zirenei laguntzen ahalegindu zen. Gernika batailoiko kaperaua izan zen. Geroago Argentinara pasatu zen, Buenos Aires hirian Euskaltzaleak zuzenduz. Sozial mailako bultzatzaile handia izanik, idazle bezala ere lan egokiak argitaratu zituen Anayak, Euzko-Deya, Gernika eta Gure Herria aldizkarietan, gogoan edukitzekoak dira Siete meses y siete d’as en la España de Franco eta El caso del clero vasco deitutako lanak.
  • 1979. Parrokian, korura igotzeko eskaileraren ganga erori zen.
  • 1956. Joxe Elorza Kortaberri eta Joxe Mari Oteiza aizkolariak neurtu ziren; zortzi enbor 45'' eta beste bi 72'' zituzten lanerako. Kortaberrik irabazi zuen 30'18'' denborarekin, Oteiza erretiratu egin zen zortzigarren enborrean, 29' 07'' denbora eginda.
  • 1906. Zelailuzeko zuhaitzak atera eta berriz ere landatzeko aurrekontua onartu zen.
  • 1902. Egin zen azoka plaza estalian kalte batzuk gertatu zirela jakin zenean, hura guztia aztertu ahal izateko udalbatzarrean batzorde bat izendatu
  • 1797. Parrokiaren atariko lanak jarraitzea erabaki zen, eta horretarako behar zen dirua aurkitu behar zela.
  • 1784. Herriko txistulariari, herriko enparantza edo beste zenbait tokitan diru bilketa egitea debekatu zitzaion. Baina herritik kanpo egin zezakeela ere jakinaraziz; esate baterako, Loiolako atarian Pedro donearen egunean edo Inazio donearen bederatziurrenean ere toki berean.
  • 1784. Gramatika irakasle bat herriratzea onartu zen, hari ordainketa egiteko edariei bi maraiko zerga gehituz, aurrez erregearen baimena lortuta.
  • 1784. Herrian saltzen zen ardoa, mistela eta pattar pitxar bakoitzeko lau maraiko zerga zuen jarrita herriak, biltzen zen dirua errukietxeari emateko. Zergak luzapena izan zezan, agintariek aurrez bezala baimen erreala lortzea erabaki zuten.
  • 1784. Urri ziren artoa eta garia herrian eta 40.000 errealen generoa erosteko erabakia hartu zuten agintariek.
  • 1719. Organo berria amaitzear zegoelako, Parrokiko etxezain eta apaizak, herriari organojole edo organista bat izendatzeko eskatu zioten.
  • 1682. Azkoitian Jesusen Lagundiak zuen Ikastetxeko erretorea zen aita Miguel Lazkibar agertu zen, probintziko Manuel Arce korregidorea Loiolara iristear zenaren albistea hartuta zuela esanez, eta erreginaren izenean Etxe Santuaren jabetza hartzeko zetorrela Korrejidorea. Bestalde, erretoreak erregutu zuen, azpeitiar agintariek Loiolan izatea ekintza horren lekuko, eta erretoreari eskerrak emanez bertan izango zirela erantzun zitzaion.
  • 1682. Beizamako Udalaren gutun bat jaso zen esanez frantziarren aurka bertatik irten beharreko soldaduak, Azpeitiko konpainiarekin bat eginik joateko asmoa zutela eta berehala eman zitzaien baimena Beizama ordezkatuko zuten Juan Arregi, Martin Otaegi eta Juan Lopez Aginagari batzarrean agertzeko eta nahi bera jakinarazteko. Azpeitiko agintariek benetan pozik hartu zuten beizamarren gogoa. Baiezkoa eman zitzaien, sarjentu batekin Beizamako soldaduak bat egiteko Azpeititik joango zirenekin.
  • 1682. Deialdi bat izaten zenerako eta herriko soldadu konpainia 50 pertsonako lau zatitan osatuta egon zedin, lau kabo izendatu ziren. Kapitain, berriz, Frantzisko Mendizabal, Tomas Korta, Antonio Azkue eta Frantzisko Inazio Sorarrain Enparan izendatu ziren.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak