|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 21a
- 2001. Sokamutilak baino lehenago iritsi zen zezena, Erdi kalearen barrenetik enparantza nagusira, oso ezohikoa zenez.
- 1999. Arrain asko hilik agertu ziren Ibaiederren.
- 1965. Oargi taldeak udalari eginiko diru laguntza eskaera ezerezean uztea erabaki zuten agintariek, ez zelako urte horretan danborradarik egin.
- 1929. Periko Odriozola Munatei futbolaria jaio zen. Lagun Onak futbol taldean hasi zen, Real Union taldera pasatuz 1947-48 denboraldian. Gero Realera eta handik Madrilera irten zuen, Atletico Madril taldeak fitxatu ondoren. Andujargo Oliturgi taldean egin zuen 1950-51 denboraldia eta urte bat geroago Eibar taldera pasatu zen, Murtzian eginik 1952-53 denboraldia. Zarautzen hil zen, 1978ko uztailaren 2an.
- 1765. Eskerrak eman zitzaizkion Granadako Dukeari, herriko errukietxean ziren behartsuentzat hogei anega gari eman zituelako.
- 1757. Aurreko urteko abenduaren 27an alkatetzarako aukeratu zen Granadako Dukearen gutun baten berri eman zen udaletxean, eskerrak emanez aukeratzeagatik, baina karguari uko eginez .
- 1730. Iruņeko apezpikuari baimena eskatu eta parrokirako aulkiak egitea erabaki zen; elizak ordaindu zituen.
- 1730. Gallai baserrian zen maizterrari eskatu zitzaion, behar zen urruntasunarekin Azpeitiak eta Zestoak zituzten mugarri bakoitzaren ondoan gaztainondo bat landatzeko. Gaztainondoak haztean mugarriak aurkitzeko lagungarri bihurtu ziren .
- 1683. Sebastian Enparan jaio zen. Urgeleko apezpikua eta Andorrako printzea izan zen.
- 1640. Alkateak proposatu zuen zuhaitzak landatzera behartuta zeudenak, Pedro Jauregik zuen haztegian egitea, baina agindutako lurraldeetan. Eta aurrez agindutako zuhaitz bakoitzeko hiru landatuko zituzten eta bi hostoaldi irten ondoren herriari eskainiko zizkioten. Langintza egiteko, ordea, inor aurkitu ezinean zen herria, eta, beraz, Pedro Jauregiri deitu zitzaion; 2.000 oinkada zuhaitz berehala landatzeko tratua egin zuten.
- 1585. Bezperan, San Sebastian egunez, beraien eta apaizen artean, bai meza garaian eta bai prozesioan, iskanbila batzuk gertatu zirela adierazi zuten agintariek. Ez ziren ausartzen, ordea, gertatutakoari buruz neurriak hartzen .
|