Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 20a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 20a

  • 2006. Patxi Altuna San Sebastian egunean hil zen Loiolan. Jesuita, filologo, idazle eta euskaltzain oso azpeitiarrak 78 urte zituen.
  • 2004. Umeen danborradan Juan Antxieta Musika Eskola talde berriak parte hartu zuen.
  • 1992. Burdinbidearen Euskal Museoak bere ateak zabaldu zituen.
  • 1983. Inazio Agirre eta Andoni Albizuri Katxo omendu zituen haurren danborradak, karrozen egileak biak.
  • 1967. Ikastola eta ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten lehen haurren danborrada.
  • 1966. Erregin eta bere laguntzaileen azken gurdi apaindua kaleratu zen haurren danborradan.
  • 1958. Xebastian Lizaso bertsolaria jaio zen.
  • 1958. Haurren bigarren danborrada izan zen Azpeitian.
  • 1927. Musika Akademia eta Herri Musika Bandaren arautegiak onartu ziren.
  • 1927. Loiola auzora ura ekartzeko proiektua eta aurrekontua onartu zen.
  • 1713. Ehun erreal ordaindu zizkion herriak Antonia Zendoia andreari, bere aginduz hazi eta hil zen utzitako haurraren hileta elizkizunak ordaintzeko.
  • 1684. Bi herrien artean eta Sistiaga aldean ziren mugak ikusteko, Azkoitiko herriari ordezkariak izendatzea eskatuz idaztea erabaki zen.
  • 1684. Nekazaritza lanean erabiltzeko herriak eskaintzen zituen lurren eta baimenen zerrenda onartu
  • 1684. Diputazioaren gutunaren eta erregeak probintziari bidalitako zedula baten berri eman zen, konpainia bat prestatzeko eskatuz. Agintariek udalbatzarrera gaiari buruz iritziak jasotzeko herritar bereziei deitzea erabaki zuten. Horrela egin ondoren, Diputazioari erantzutea onartu zen, kontuan izanik probintziak Frantziarekin muga egiten zuela eta bera eta erregea gipuzkoarrak defenditzeko prest zirela.
  • 1684. Juan Apaeztegi eta Agustin Eizagirre maisuei Izarraitz gainean egin nahi zen izoztegia egiteko lekua aukeratzeko eskatu zitzaien, proposamen bat eta gutxi gorabeherako aurrekontu bat egiteko eskatuz .
  • 1677. Herriko dorrean zegoen ordularia zaintzeko tratua egin zen Martin Odriozolarekin, zortzi urterako eta bertan bizi zela. Tiroak ere bota beharko zituen bertatik ohiko egunetan. Herriak 20 dukat ordaindu zizkion urtean, eta beste bi gehiago, berriz, ordulariari olioa bota beharko ziolako. Baina lehen urtean jasoko zituen 20 dukat horietatik hamar, behintzat, aurrez lan berean izan zen Martin Concejoren alabari eman beharko zizkiola agindu zitzaion, San Miguel egunetik ordura artean ordularia zaindu zuelako.
  • 1667. Udalbatzar nagusian, alkateak fidelaren aurka hartutako neurrien berri adierazi zuen. Esanez fidela preso zuela, arraina saltzen zuten emakume batzuen kontra egin zuelako. Gaiari buruz euren iritzia jakin nahian Bilboko bi lizentziaturekin harremanetan jartzea erabaki zen. Herriak dituen herri aginduak zitzaizkien eta gainontzeko paperak bidali zitzaizkien bi lizentziatuei. Eta haien iritzia jakin ondoren beharrezko neurriak hartuko zirela erabaki zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak