|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 19a
- 2007. Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi 'talde terroristak' direla erabaki zuen. Garikoitz Etxeberria eta beste 22 kideri seina urteko gartzela zigorra ezarri zien.
- 2004. Helduen danborradan 'Oilo Soro' talde berriak parte hartu zuen; hamazortzigarrena.
- 2003. San Sebastian bezperako danborradan Ju-lian Barrenetxe Abesbatzak lehenegoz hartu zuen parte. Aurreko urtean iskanbila izan zen herrian beste ohiko taldeez gain, leku faltagatik, beste inork ezin zuela parte hartu eta.
- 2001. Joxe Arruti Oriyo omendu zuen danborradak.
- 1999. Festa Batzordean egin zituen urteak gogoan izanik, Kepa Ibarzabal omendu zuen danborradak.
- 1991. Izarraitz Frontoian jokatu zen Euskadiko Sokatira Txapelketa, goma gainean. Nuarbe taldeak irabazi zuen 680 kilotan txapela.
- 1989. Jose Luis Frantzesenak sortutako Agurre eta Alarde II.a estreinatu ziren danborradan.
- 1988. Jose Luis Frantzesenak sortutako Mandioko Polka doinua estreinatu zen danborradan.
- 1986. Jose Luis Frantzesenak sortutako Soreasuko Sebastian doinua estreinatu zen danborradan.
- 1982. Omenaldia eskaini zitzaien danborradaren sortzaile izan ziren Baltasar Iglesias eta Zezilio Apaolaza apaizei. Bigarrenari ezinezkoa egin zitzaion Azpeitira etortzea, Ameriketan zegoelako orduan.
- 1980. Herriko kaleetan zehar danborradarako bozgorailuak jarri ziren.
- 1965. Helduen danborrada ez zen kaleratu.
- 1959. Helduen lehen danborrada kaleratu zen Azpeitian.
- 1957. Haurren lehen danborrada egin zen herrian; arratsalde erdian kaleratu zen.
- 1957. Azpeitiko danborrada lehen aldiz egin zen.
- 1914. Katekista Damak Olatzen zuzentzen zuten eskolarentzat urtean ehun pezetako laguntza ematea erabaki zen.
- 1851. Euskal Probintzietarako Espainiako etxalde administrariak, egindako eskaerari erantzunez, herriari gogorarazi zion, Santo Domingo komentua eman ziotela Guardia Zibilaren kuartela egiteko eta ibiltari tropak bertan gelditzeko.
- 1813. Korrejidorea egon zen herriko agintarien aukeraketan.
- 1785. Era guztietako gurdiak herriko pasealekuetan ibiltzea debekatu zen, zortzi errealeko isuna jarriz.
- 1785. Goiazko Udalari, bertako udaletxerako, herriko teilarian egindako 1.000 teila ematea erabaki zen.
- 1674. Juan Apaeztegi maisuari maisu arkitektu batekin, parrokiko erretaula nagusirako Aingeru Goardakoaren irudia egiteko tratua egin zezan eskatu zitzaion. Bide batez, pulpituen gaineko txapelak egitea eskatu zitzaion eta gero haiek urreztatzea.
- 1652. Parrokiko etxezaina zen Inazio Oriari diru kontuen berri emateko eskatu zion herriak.
- 1652. Ofizio Santuko Komisaria zen Frantzisko Zelaiaran eta Frantzisko Landa apaizak agertu ziren udalbatzarrean baimena eman ondoren zenbait eskaera egin zizkioten herriari. Eskaeretako bat parrokiko elizaren teilatua konpontzeko izan zen. Hauek kanporatu ondoren hartu zituzten erabakiak herriko agintariek.
- 1582. Herritarrek arma erakusketa egin zuten.
- 1582. Zumarragako eta Urretxurako bidea egokitzea erabaki zen, gari gehien bertatik herriratzen zelako
- 1582. Frantziskanen arduradunari, komentua egiteko herriko basoetan zuhaitz gehiago ez zezan ebaki albistea ematea erabaki zen. 5.000 haritz baino gehiago ebaki zituen ordurako eta ziren haritz guztiak ere gutxi izango zirelako komentuan egitea nahi zen guztirako.
|