Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 18a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 18a

  • 1993. Basarte Industrialdea inauguratu zen.
  • 1979. Zinegotzi gehienak agertu ez zirelako ezin izan zen udalbatzarra egin.
  • 1967. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, kontzertu bat eskaini zuen Zelaitxo antzokian.
  • 1966. Ontzat hartu zen zaborrak erretzeko labea egiteko proiektua, Diputazioari diru laguntza eskatuz.
  • 1960. Erregeen kabalgata kaleratzen zuelako Oargi Taldeari 2.500 pezeta ematea erabaki zuen udalak.
  • 1915. Galo Barrenari askatasun osoa eman zitzaion udaletxearen kanpoko obrak egiteko, batez ere lehen solairuko leihoak zabaltzeko, beste batzuk irekitzeko eta abar.
  • 1886. Kaleetako farolak noiz piztu eta itzali behar ziren ardura zedin zinegotzi bat izendatu zen.
  • 1881. Apezpikuak Nuarbe auzoan igande eta jai egunetan izan ohi zen meza debekatuta zuen eta udalak berriro baimena eman zezan gestioak egitea erabaki zuen.
  • 1852. Etxeetako nagusiei urte honetako San Juan eguna bitartean uraren hodiak jartzeko epea zabalik zela adieraztea erabaki zen.
  • 1842. Espartero erregeordeak herriari San Agustin komentua eman zion.
  • 1782. Udaltzainak piztu eta itzaltzen zituzten herriko kaleetan ziren farolak, eta udalak erabaki zuen 60 erreal gehiago ordaintzea egiten zuten lan horregatik.
  • 1743. Parrokiko patroia zen Granadako Dukeari idaztea erabaki zen, aldare nagusiaren alde batean Inazio donearen aldare itxurazko bat egiteko eskatuz.
  • 1696. Jeronimo Sarasua maisuari parrokiaren atzean zegoen iturrian konponketa lanak egiteko eta bide batez uhaska garbi zezan agindu zitzaion.
  • 1696. Herriko dorrean konponketa lanak egitea erabaki zen, batez ere bertan zen ordulariari estalpea jarri eta teilatua txukunduz. Barnean zituen ohol zaharrak aldatzea ere eskatu zitzaion Juan Larraar erregidoreari, behar zen egurra inguratuz horretarako.
  • 1640. Alonso Idiakezek herriari behar ziren hainbat zuhaitz landatzeko adierazi zion. Gogoan izanik landatu gabe uzten zen bakoitzeko agintari bakoitzak bi erreal ordaindu beharko zituela, erregeak horrela aginduta zuelako. Neurriak hartzen hasi aurretik, eta ahalik eta azkarren, beharreko landaketak egitea eskatu zuen. Batzorde bat izendatu zuen herriak, derrigortuta zeudenek berehala zuhaitzak landa zitzaten, eta eskribauak kontuak hartuko zituen.
  • 1592. Frantziskotarren Ordenako Jeneralari denboraldi baterako Frantziskanetako lekaimeekin gordetzea eskatzea erabaki zen.
  • 1551. Errekalde errementeriko Sebastian Makibar nagusiak erosi zuen Gorostegi edo Putzuezkutueta deitutako mendia.
  • 1348. Herriaren harresiaren kanpotik eta sarreraren ondoan, Otalora alkatea, herritar gehiengoa eta Azpeitiko lurraldean bizi ziren beste 85 lagun bildu ziren eskribauarekin bat eginik, azken hauek adieraziz, zuten guztiarekin Salvatierra herriko biztanle eta herritar izan nahi zutela eta bere arauak ontzat hartzen zituztela. Eta haiek bezala, beraien seme, biloba eta ilobak denbora guztirako, eskatuz guztia jasotzen zuen idatzia errege Alfontso bidaltzea ontzat har zezan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak