Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 17a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 17a

  • 2003. Gorka Azkunek Caf-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako gazteen sari berezia jaso zuen Naturaren seme eskutuak lanagatik.
  • 2001. Agenda 21 eta Udaltalde egitasmoa aurkeztu zuten Azkoitiko eta Azpeitiko udalek.
  • 1988. Urola trenaren aldeko manifestaldia egin zen Zumarraga-Urretxun.
  • 1971. Irazu eta Leon Albeniz Iruntxiberri neurtu ziren beraien artean eginiko lau apustuetako bigarrenean: zortzi kilometro lasterka. Iruntxinberrik irabazi zuen 25' 50''eko denborarekinM 26 segundo gehiago egin zituen Irazuk.
  • 1935. Aurrez Oiarzabal eta Landa lantegia izandako eraikina 90.000 pezetan erostea erabaki zen, bertan Guardia Zibilaren kuartela kokatzeko.
  • 1916. Udaletxe zaharreko beheko lokalean Udaltzaingoa jartzeko egin behar ziren lanen aurrekontua onartu zen.
  • 1910. Joxe Inazio Zuduperi, urtean 60 pezeta ordainduz, San Agustingo azken arkuan, egunkariak saltzeko kiosko bat jartzeko baimena eman zitzaion.
  • 1883. Haragiaren merkealdia kontuan izanik, kiloari 1'12 pezetako prezioa ematea erabaki zen.
  • 1859. Juan Amezuak parrokiarako eginiko organoa ikusteko, Juan Santesteban maisu donostiarra aukeratu zuen herriak.
  • 1787. Ikatz asko beharko zuela adierazi zion herriari Inazio Zabalo Zuazolak, hurrengo hilaren amaierarako, Urrestillan, zementazio altzairu fabrika bat martxan jartzeko asmoa zuelako. Erregearen baimena zuen horretarako.
  • 1766. Ohiko egun jakinetan gauez argiak pizten zirenean, gutxienez etxe bakoitzean bi argik egon beharko zutela erabaki zen. Agindua betetzeko, alkateari udaltzainari berria pasatzea eskatu zitzaion.
  • 1738. Inazio Segurola izendatu zuen herriak urak Barnolako burdinola handia eta txikiaren arteko bidea erabat apurtzeko izandako arrazoiak jakiteko, kontuan izanik presak sor zitzakeen kalteak bere nagusiak ordaindu beharko zituela. Izan ere, konponketa lanak burdinolen jabea zen Juan Antonio Erkiziak ordaindu baitzituen eta orain herriari kobratu nahi zizkion.
  • 1738. Herrian ziren txakolin upela guztiak konfiskatu ziren, aurrez dastatu eta preziorik eman gabe inork saldu ez zitzan.
  • 1732. Urrestillako kaleak konpondu eta Aratz ibaiaren ondoko bidea txukuntzea erabaki zen.
  • 1702. Herriaren mendietako egurra saltzeko arautegi berri bat onartu zuen udalak.
  • 1696. Parroki atzeko iturria konpontzeko tratua egin zen Jeronimo Sarasua maisuarekin.
  • 1694. Insula etxea eta Harzubiko zubia bitartean, Soreasuko errotaren ubidean zetorren uraren indarra aprobetxatuz, papera egiteko eraiki nahi zuen fabrikarako errota egiteko baimena eskatu zuen Martin Olaizolak. Erabakia hartu aurretik, herriarentzat kalterik sor ahal zezakeen ikustea izan zen agintarien gogoa.
  • 1644. Diputazioak erregeari probintziak agindutako soldaduak prest izan zitezela aginduz bidalitako gutun bat jaso eta alkateak deituta udalbatzar nagusia ospatu zen. Aginduan bakoitzari libra bat bolbora, metxa eta beruna emango zitzaizkiola aipatzen zen. Bederatzi soldadu prestatu behar zituen herriak, bi konpainiatan joango ziren 220 laguneko taldea osatzeko. Eta agintariei ahalik eta azkarren haien aukeraketa egiteko eskatu zitzaien, bakoitzari 50 dukat eskainiz jazkia eta arma erosteko; erregeak agindu bezala, boluntario joango ziren. Herritarrak izan beharrean, beste nonahikoak izan zitezkeen bederatzi soldadu haiek.
  • 1591. Sebastian donearen eguna ospatzeko erabakiak, meza, prozesioa, dantzariak eta abar hartu ziren.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak