|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 13a
- 2007. Azpeitiko danborradaren 50. urteurreneko jaialdia egin zen.
- 2005. Alokairu soziala bultzatzeko bizigune hitzarmena sinatu zuen Udalak.
- 1997. Andoni Aranagak, Espainiako Ziklo-kros Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen.
- 1989. Cidemco deituriko zentroa inauguratu zen herrian.
- 1972. Danborradetako gastuei aurre egiteko, 86.000 pezeta eman zituen udalak.
- 1958. Udalak erabaki zuen Oargi taldeari 2.500 pezetako laguntza ematea, Erregeen kabalgatak sortutako gastuei aurre egiteko.
- 1957. Miguel Aldaz eta Pedro Albeniz Iruntxiberri neurtu ziren lasterka zezen-plazan, 8.000 metro egiteko, baina Iruntxiberrik 90 metroko aldea zuela. Aldazek irabazi zuen 26' 57'' eginik, bigarrena erretiratu egin zen Ñ7.900 metro egiteko 27' 06'' behar izaten zituenÑ.
- 1942. Nuarbe auzoan Angel Otaegi jaio zen. Burgosen (Espainia) fusilatu zuten 1975eko irailaren 27an, Gregorio Posadas guardia zibilaren hilketan zerikusia izan zuela bizkarreratuz.
- 1941. Azken gerratean hildako erreketeen monumentua egiteko 2.500 pezetako laguntza ematea erabaki zuen udalak.
- 1913. Olazko ermitako koruan zen eskolako gela zerbait handitzeko baimena eskatzea erabaki zen Elizbarrutiko apezpikuari .
- 1796. Herrira inguratzen ziren gizonezko armatuen aurka Ñgaua Urrestillan eta beste zenbait auzoetako baserrietan igarotzen zutenÑ Diputazioari, idatzi baten bidez, neurriak har zitzan eskatzea erabaki zen.
- 1708. Erregeak herriari bertan saldutako pitxar ardoari zortzi maraitako zerga ezartzeko emandako baimena eman zen ezagutzera.
- 1638. Diputazioaren gutun baten berri eman zen, erregearen Gerra Kontseiluko Diego Isasik eginiko eskaeraren berri emanez: probintziak 500 soldadu Irunen jartzeko alegia, ikusita frantziar arerioa jendetza handia biltzen ari zela muga inguruan eta itxuraz berehala borrokan hasteko prest. Isasik emandako agindu baten berri ere aipatu zen bertan, Tolosako alkate Antonio Ibarrari 100 soldaduko taldearekin abiatzeko alegia, 2.000 dukateko isunaren azpian. Gaiari buruz erabaki bat hartzeko, Bidanian batzar berezi bat ospatzeko deialdia egin zuen probintziak.
- 1638. Diego Isasik berak idatzitako beste gutun baten berri ere eman zen gero, une horretan behintzat 500 soldaduko taldearen beharrik ez zegoela jakinaraziz .
- 1590. Nikolas Saez Elolak sortutako kaperako patroi bezala, udalak erabaki zuen Iruñeko Bikarioak izendatutako Juan Usabaraza kaperauari bere postua hartzea debekatzea, era guztietako oztopoak jarriz.
- 1551. La Plata herrian (Bolivia), Juan Ibañez Garagarza hil zen.
|