|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 12a
- 2005. Almacenes Etxeberria, Memesa eta Lausa enpresek bat egin eta Sein taldea osatu zuten.
- 1984. Nuarben Ibaieder urtegia egiteko bozketa egin zen: hamabi zinegotzik baiezkoa eman zuten, laurek ezezkoa eta beste bat ez zen agertu.
- 1936. Antzibarrena baserrian jaio zen Imanol Lazkano bertsolaria.
- 1931. Bere luzera guztian Enparan kalea alkitraneztatzea erabaki zen, horrela espaloiak desagertuz.
- 1928. Udalak, Urrestillatik Aratzerrekara bitartean bidea egiteko biztanleen eskaera aintzakotzat hartu zuen.
- 1923. Urola ibaia hornitzeko 6.000 amuarrain arrautza inguratzea erabaki zen.
- 1914. Diputazioaren eskaerari erantzunez, Afrikan zeuden herritar soldaduen zerrenda osatzea erabaki zen.
- 1903. Udalak, Inazio donearen jaietarako zezen- plaza amaiturik egon zedin, tramite guztiak ahalik eta azkarren aurrera eramatea erabaki zuen.
- 1874. Herriak agindutako bando bakoitzeko pregonariari erreal bat ordaintzea erabaki zen.
- 1863. Urrestillako kaleak harriztatzeko, udalak, harriak prestatzeko tratua, Joxe Mari Etxeberriarekin egin zuen.
- 1804. Beste bando baten bidez ezkutuan edo publikoki bl eran jolastea debekatu zen, eta komentu eta parrokiko atarietan jolasean ibiltzea ere bai.
- 1804. Bando baten bidez jakinarazi zen, azoka egunetan goizeko hamaikak bitartean ezin zitekeela salgai jartzeko ezer erosi eta gainontzeko egunetan hamarrak bitartean berdin; eta, gainera, ez beren kasa eta ez beste inor bidalita azokara bidean ziren saltzaileengana.
- 1694. Konponketa lanak egiteko Elormendi Pedro donearen ermita ikustea erabaki zen.
- 1682. Zedula erreal baten bidez, Korrejidoreari, ondare erreal bezala, Loiolako Ikastetxe Errealaren jabetza har zezan agindu zitzaion.
- 1679. Alkateak, herriaren izenean, Frantziskanen Abadesarekin Pedro Altuna Arostegiren memoriakoa zen Miranda etxeari buruz eginiko konponketa adierazi zuen. Kobratzeko interesak 1.130 dukat izan ziren guztira, eta zilarrezko 200 dukateko, zentsuari esker.
- 1673. Ontzat hartu zen Juan Bautista Aizarnazabalek eginiko azterketa, eta Elolaren kaperau izendatu zuten.
- 1644. Erreginaren hilketa funtzioetan, herriak 30.216 erreal gastatu zituela esan zen.
- 1640. Hilaren 14an soldadu konpainia batek irten behar zuen herritik Pasaira eta Lezora bidean jartzeko, eta bera osatu zuten 25 mosketariei bolbora eta metxa ematea erabaki zen; alkabuzekin joango zirenei bezala.
- 1564. Alkateari Gasteiz edo Burgosen Elolaren kaperarako organo bat aurkitzea agindu zitzaion, eta behar bezalakorik ez bazuen aurkitzen, berri bat eginarazteko.
- 1551. Gaur egun Sucre bezala ezagutzen den La Plata herrian testamentua egin zuen Juan Ibaņez Garagarzak. Haren ondasun batzuk Potosiko Meategietan jarri ziren eta beste zati bat, berriz, Azpeitiko bere etxearen ondoan ospitale bat sortzeko utzi zuen. Negozio gizona zen eta dirudienez harremanak izan zituen Pizarro konkistatzailearen Hernando anaiarekin.
|