Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 11a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 11a

  • 2006. Lehen aldiz, danborradako entsegua Izarraitz pilotalekuan izan zen. Aurreko urteetan Azoka plazan izan ohi zen.
  • 2005. Iņaki Goenaga 'Sistiya'-k 100 urte bete zituen. Udalak omenaldia egin zion bere etxean.
  • 2002. Gorka Azkunek CAF-Elhuyar zientzia dibulgazio sarian bigarren saria irabazi zuen Ô...eta honetan sokak agertu ziren' lanarekin.
  • 1968. Kresala Taldeak Ondarrun Mariņelak zartzuela estreinatu zuen, Joxe Mari Altunaren musika eta Agustin Zubikarairen hitzak zituela.
  • 1937. Herrian egin ziren umeen euskal izen aldaketei buruz gobernadore zibilak idatzi bat egin zuen. Azterketa bat egiten ari zela zioen, eta bitartean inolako neurririk ez hartzeko agindu zien agintariei.
  • 1915. Enparan zubitik Harzubira bidean gurdiei pasoa debekatzea erabaki zen, egiten zuen kaltea ongi neurtu ondoren. Bide horretan ziren lantegi eta biltegietara bakarrik utziko zen sartzen.
  • 1905. Inazio Goenaga Alberdi jaio zen. Jesuitekin egin zituen ikasketak, eta Orixeren ikaslea izan zen. Euskal olerkari eta idazlea izan zen, Seaska ondoan deitutako olerkia izanik haren lanetako bat. Zeruko Argia eta Jesusen Biotzaren Deiako laguntzailea izan zen.
  • 1904. Xebastian Camio arkitektuak azaldu zituen azoka plazako obren diru alderdia onartu zen.
  • 1886. Urrestillako garbitokia egiteko lanak amaitu zirela adierazi zen.
  • 1864. Teodoro Erentxun jaio zen. Hark margotu zituen, besteak beste, parrokiko eskailera gaineko gangaren ertzetan izan ziren Anbroxio, Jeronimo, Agustin eta Gregorio santuen irudiak.
  • 1852. Azkenaldian etxe berriak altxatu zirela eta kaleetako etxeen zenbakiak aldatzeko azterketa bat egiteko batzorde bat izendatu zen.
  • 1791. Orduan parrokian egiten ari zen arkua amaitu ondoren, gainontzeko lanetan etenaldi bat egitea erabaki zen.
  • 1784. Eskuzta zelaian ermita bat eraikitzea erabaki zen, ondoren bertan irudi bat jarriz.
  • 1784. Frantzisko Ibero maisuak aurkeztutako eran, bide berria egitea erabaki zen herriaren barreneko sarreratik Eskuzta zelaira arte. Aurrez zegoen bidea behar bezainbeste zabalduz, batez ere, uholdeak izaten zirenerako arriskutsua zegoelako .
  • 1712. Herriko agintariek Bataio kaperan akatsak ikusi zituzten, Martin Zaldua maisua kobratu nahian zen bitartean. Eginiko eskritura eta gainontzeko paper guztiak aurkitu eta aztertzea erabaki zen, eta parrokiko etxezaina zen Joseph Iturriagari gaiari buruz gestio guztiak egitea eskatu zitzaion.
  • 1673. Elolaren kaperau izan nahi zuen Juan Bautista Aizarnazabali azterketa lana jartzeko, udalak epailetzat Miguel Bikuņa fraidea, Frantzisko Zelaiaran apaiza eta Juan Saloguen erretordea izendatu zituen .
  • 1654. Soreasu errota hartu zuen urte baterako Inazio Arzuagak, 230 dukat ordainduz.
  • 1654. Pregonariak deituta, lehen aldiz, parrokian egin nahi zen obra handia jarri zen enkantean, herriko enparantzan, baina ez zuen inork bereganatu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak