Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 9a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 9a

  • 1907. Probintziko arkitektuak aurkeztutako hiltegi berriaren planoak onartu zituen udalak.
  • 1905. Gernikako arbolaren landarea ekarri zuen Aurelio Ortizek erabilitako land— deituriko gurdiaren akura ordaindu zen.
  • 1893. Frontoia erabat aldatu eta Santiago kalea lorategi bihurtzean, ezinezkoa ikusi zen, aurrez bezala, zezenak bertan jolastea Inauterietan, Sebastian donearen egunez eta Inauteri igandean. Eta sokamuturra goizez eta arratsaldez kaleratzea erabaki zen. Baita Inauteri asteartean goizaldean eta arratsaldez ere.
  • 1874. Irakurtzen eta idazten zekiten zinegotzi guztiak hilean behin agintaritza lanetan txandatu zitezen, Diputazioak eman zuen aginduaren berri eman zen.
  • 1864. Tomas Leiariztik bederatzi urtean elurraren hornikuntza egiteko proposamena egin zuen. Izoztegi bat egitea ere eskaini zuen, herriak egurra emanik. Juan Odrizolak, ordea, eginda zuen izoztegiren bat; aurrez haren anaiak egina zuen hornikuntza eta langintza, eta hori berari ematea eskatu zuen. Bataren eta bestearen eskaintzak alde batera uztea erabaki zuen herriak batzar nagusian.
  • 1864. Herriak, berak ordainduz, Izarraitzen izoztegi bat edo gehiago egitea erabaki zuen.
  • 1864. Azkenean, herriko txistularia zen Juan Ariznabarretarekin tratua egin zuen udalak. Bederatzi urtean zehar beharko zen elurra hornitu beharko zuen, hiru errealean salduz libera bakoitza, eta herri jaietan bigarren txistularia herriratuko zuela agindu zuen, bere kontura.
  • 1864. Ahalik eta azkarren herriaren dorrea konpontzea erabaki zen.
  • 1860. Herriak ordainduta, Afrikako gerrarako soldaduen zerrenda osatu zutenen izenak jakinarazi zituen alkateak.
  • 1851. Goikokalea harriztatu zen.
  • 1850. Rodil jeneralak 1834ko irailean ezarritako isuna ordaintzeko herritarrak emandako laguntzaren berri adierazi zen, herria 111.094'5 erreal zorretan zela jakinaraziz.
  • 1824. Sute batek erabat hondatu zuen Enparan kaleko 12. zenbakia zuen etxea.
  • 1824. Aurrez emandako aginduak zaindu eta betearaztea erabaki zen, herri barruan abereak eta garoa edo lastoa edukitzea debekatuz.
  • 1696. Parrokiko erretaula nagusiko irudien baldak zerbait aldatzeko, konponketa egin zuen herriak Juan Eizmendirekin.
  • 1653. Loiola etxean, herriko enparantzako etxeak botatzean egindako gastuen berri adierazi zen: 799'5 erreal guztira.
  • 1612. Amerikarako asmoan zela, Juan Berrasoetak testamentua egin zuen Donostian, 1.000 dukat eskainiz Azpeitiko Santo Domingo komenturako.
  • 1590. Parrokiko koruan konponketa lanak egitea erabaki zen.
  • 1590. Orduan Sevillan zegoen Miguel Saez Goiazi Elolaren kaperarako zilarrezko bi argimutil eginaraztea agindu zitzaion.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak