|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 8a
- 1991. Enparantza Nagusiko parkimetroa jarri zen martxan.
- 1970. Udalak 40.000 pezetako laguntza eman zuen danborradetarako.
- 1956. Angel Albizu Soarte eta Jose Lopetegi Agerre II.a neurtu ziren 125 kiloko harri zilindrikoarekin, Soartek 86 bider altxatu zuen 14 minututan eta Agerre II.ak 76 bider 16 minututan.
- 1940. Gerratean hildakoen monumentua altxatu behar zuen batzordea berritu zen.
- 1934. Izarraitz-Txoko Elkartea sortu zen.
- 1923. Herrian biztanlegoa gehitu egin zela ikusita eta trenbidean lanean ezezagun asko zela eta, gauzainek armak erabiltzea erabaki zen.
- 1908. Idi demak jokatzeko zezen-plaza alokatu zen urte baterako.
- 1906. Musika Akademia martxan jartzea erabaki zen, nahi zutenek inolako ordainketarik gabe ikasketak egin zitzaten, baina gero Musika Bandan parte hartzera derrigortuz, baldin eta zuzendariari baliagarria zela iruditzen bazitzaion.
- 1876. Lizarraga karlista jenerala iritsi zen herrira.
- 1872. 1871ean herrian 209 jaiotza eta 178 hildako izan zirela adierazi zen.
- 1858. Probintzian zehar egin nahi zen trenbiderako zabaldurik zen diru laguntza eskea nola zen Diputazioari jakinaraztea erabaki zen.
- 1830. Herriko behartsuak sukaldeetarako egur gabe zeudela ikusirik, agintariek elizgizonei, komentuei eta herritar bereziei laguntza eskatzea erabaki zuten.
- 1725. Frantzisko Ibero jaio zen. Haren aita Inazioren ofizioari jarraitu zuen arkitektu bezala. Loiolan egin zituen urte batzuk eta Ventura Rodriguez arkitektuak proposatu moduan, herriko parrokiko ataria egiten aritu zen. Harenak ziren Elgoibar, Usurbil, Hondarribia eta Andoaingo dorreak eta Donostiako Santa Maria parrokiko ataria ere. Tolosako Santa Maria elizan eta Azkoitiko parrokian ere egin zituen lanak, beste zenbait tokitan bezala. Azpeitian hil zen, 1795ean.
- 1702. Erre zitzaion Ipardain baserria egokitzeko, egurra eman zion herriak Juan Mendizabal jabeari.
- 1656. Inazio Sarasuak 184 dukat ordainduz, Soreasu errota hartu zuen, urtebeterako.
- 1638. Pedro Rekarte erregidoreak Donostian eginiko gestioen berri adierazi zuen, herriak ejertzitoaren itzulerarako Lapurdira bidali zituen hiru idi pareen kobraketan arerioak bereganatu baitzituen.
- 1638. Armadak gestioak ere egin zituen atzera egin bitartean Hendaiako gazteluen egon ziren 31 herritarren soldatak kobratu ahal izateko; zilarrezko 248 erreal.
- 1592. Nikolas Saez Elolak sortutako Gramatika katedrarako ez zen inor aurkeztu eta herriak, Oņati, Tolosa, Elgoibar eta Donostian deialdiak jartzea erabaki zuen.
- 1592. Sebastian donearen egunez kaleratu ziren musikari eta dantzariei bazkaria ematea erabaki zuen herriak.
- 1348. Iraurgi bailarako biztanle batzuek eskritura bat sinatu zuten Azpeitiko herriarekin bat egiten zutela esanez.
|