Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 7a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 7a

  • 2007. Gontzalo Pelaez musikaria hil zen, gaixotasun baten ondorioz, 59 urterekin. Egan eta Trabuko taldeetako kide ohia zen.
  • 2007. Gonzalo Pelaez hil zen, 56 urterekin, gaixotasun baten ondorioz.
  • 1988. Urolako trenak zeharkatzen zituen sei herrietako alkateek, Eusko Gobernuaren isiltasuna salatu zuten, sinatutako dokumentu baten bidez, eta urtarrilaren 17rako deituta zen Zumarraga-Urretxu manifestaldia ontzat hartu zuten.
  • 1987. 22:15ak aldera, Epaitegiko sarrerari su eman zitzaion.
  • 1930. Matxinbenta auzoan jaio zen Joakin Otaegi Otaegi Yokin, Ziri. Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen Madrilen. Nora eta Zeruko Argia aldizkarietako laguntzailea izan zen.
  • 1888. Kartzela eta epaitegi berria egiteko lurraldeak erosi zituen herriak.
  • 1884. Batzorde bat izendatu zen Zumarragatik Zumaira egin nahi zen trenbideak inguruko herrietara nolako mesedeak ekar zitzakeen aztertzeko.
  • 1868. Mila duroko laguntza ematea erabaki zuen herriak Cayo Vea Murgiak, Eusebio Gurrutxagak eta Felipe Nuņezek herriaren inguruan eraiki nahi zuten mihia lantegirako, garbiketa eta zuriketa merkataldegirako.
  • 1830. Urrestillako Joxe Aztiazaran Txaketoa deiturikoari isuna jarri zion udalak, ardoa agindutako prezioan baino handiagoan saldu zuelako.
  • 1814. Ejertzitoko IV. Dibisioko buruari neurriak hartzea eskatu zitzaion, herrian ziren bere soldaduek baserritarren artean izugarrizko indarkeriak egiten zituztelako.
  • 1814. Politiko Nagusiaren aginduz, Antonio Sorondo agertu zen udaletxean, Bixente Etxeberria izendatuz herriaren ordezkari. Urrestillak aukeratu zuenarekin batera, bien arteko mugak seinalatu zitzaten .
  • 1789. Herrian eginiko ogia kanpora saltzea debekatu zen.
  • 1789. Kanpora saltzen zutelako, ogia egitea debekatu zitzaien emakume batzuei.
  • 1778. Txerriak kaleratzea debekatu zen, batez ere prozesioak zirenean. Erreal bateko isuna jartzen zen.
  • 1755. Huskeria batean alokatuta, 37 baratza zituen orduan herriak .
  • 1667. Martin Galarza mandazain altsasuarra ardo nafarraren hornikuntza egitera behartu zen urte baterako .

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak