Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Urtarrila »  Urtarrilaren 6a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Urtarrilaren 6a

  • 2000. Miguel Arregi Iturbide panderojolea eta mendizalea hil zen.
  • 1947. Joxe Mari Gurrutxaga Txokolo Zaharra hil zen, deitura bereko txistularien lehen urratsa izan zena. Gazterik sentitu zuen musikarako gogoa, hurbiletik ezagutuz, batez ere, txistua eta dultzaina. Ondoren, berezkoak zituen dohainak askatzen joan zen, baina beste zenbait musika instrumentu ere jotzen zituen: flautina, rekintoa, baxua, kontrabaxua, akordeoia, organoa eta abar. Baina, batez ere, txistulariaren irudia gelditu zaigu gogoan. Asko dira hark sortutako lanak eta beraien artean Minuetoa, Kontrapas luzea, Goizeko izarra, Eguberri, Arin-Arin, Zortziko txikia eta beste zenbait kontrapas, fandango, zortziko, vals eta abar. Hari jarraitu zioten txistulari bezala Juan Gurrutxagak (txistu lehena), Joxe Gurrutxagak (atabala) eta Antonio Gurrutxagak (txistu bigarrena); gainera, hirurak batera kaleratu ziren urte batzuetan .
  • 1901. Inazio Orbegozo Arriya aizkolaria jaio zen. Deitura bereko aizkolari handien hasiera izan
  • 1884. Loiolako obrak jarraitzeko baimenaren Agindu Erreala eman zen .
  • 1830. Aurrez pilota lekua izandako tokian pasealeku txiki bat egitea erabaki zen; gaur egun Iturritxiki bezala ezagutzen den inguruan seguruenik .
  • 1783. Emakume arrain saltzaile denek, salgai jarri behar zuten arrain guztia arrandegian aurkeztea ezinbestekoa zutela agindu zen Ñetxean gorderik ezertxo ere utzi gabeÑ. Salaketaren bat izaten bazen, etxean aurki zitekeen arraina galdu eta lau maraiko isuna eta egun bateko kartzela ezarriko zitzaien. Aurki zitekeen arraina, errukietxerako izango zen.
  • 1646. Garizumako ostiraletan, urte batzuk aurreragotik galdu zen ohitura bat gogoratu zen udalbatzarrean: Konpletak abestu eta sermoia, eta ondoren Miserere kantatzen zen Vera Cruz deituriko kofradiaren aldarean. Galdutako ohitura berritu nahian, parrokiko apaizekin harremanetan jartzea erabaki zen, haiei elizkizunak indartzea erregutuz, batez ere orduan igarotzen ari ziren une garratzak gogoan izanik .
  • 1645. Gutxienez 300 libra bolbora erostea erabaki zen, eta Domingo Tolosari erosketa egitera Donostiara joateko agindu zitzaion.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak