|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 5a
- 1998. Laguntza akordioa sinatu zen udalaren eta Cidemcoren artean.
- 1936. Joxe Aranburu Keixeta aizkolari urrestildarrari omenaldia eskaini zitzaion Azpeitian.
- 1914. Margarita Urrestillak utzi egin zuen Olazko eskolako maisutza, eta haren ordezko Alberta Alberdi izendatu zuten.
- 1903. Azoka plaza iparraldetik ixten ari zen Joxe Antonio Juaristiri, agintariek fidantza erabat osatzea ezinbestekoa zuela gogoraztea erabaki zuten.
- 1857. Buztinzuri errebala harriztatzea enkantean jarri zen.
- 1801. Herrian ziren bi udaltzainek herriko etxean bizitzea erabaki zuten, batez ere bertako kartzelan ziren presoak hobeto zaindu zitzaten.
- 1774. Urte osoan zehar Urrestillan behar zen erretzeko koipearen hornikuntza egiteko, eskritura sinatu zuen Azpeitiko Udalak Juan Basilio Bauchonekin.
- 1747. Parrokian bataiatu zen Bizente Enparan, Joseph Joakin Enparan eta Mariana Xabiera Orberen semea. Hamazazpi urte zituela sartu zen flotan, eta 1792an Panamara iritsi ondoren, bertako gobernadore izan zen. Geroago, berriz, Venezuelako Cuman hiria zuen Nueva Andaluciako gobernadore. Venezuelako Kapitain Jeneral izendatu zuten 1809an, eta Simon Bolivar jaunaren lagun benetakoa izatera iritsi zen, hango independentziaren borrokan izugarrizko protagonista izanik. 1810. urteko apirilaren 19an azpeitiarrak eta bertako Gobernuak izan zuten jokaera gogoratuz, 1960an posta seilu batzuk atera zituen, Juan Lovera margolariak eginiko lan bat jasorik.
- 1730. Bernardo Eizagirre pregonariari eginiko janzkia ordaintzeko, 272 erreal eman zituen herriak.
- 1730. Behartsu hil zen Lukas Arsuaga udaltzainaren elizkizunak ordaintzeko, 120 erreal ematea erabaki zuen herriak.
- 1689. Amue eta Soreasuko presatan ibaiko hondarra ateratzeko baimena eman zitzaion Loiolako erretorea zen Frantzisko Aleson aitari, ikastetxeko eta elizako obrak egiteko.
- 1689. Inazio Basazabal eta Zurbanorekin konponketa egin zuen udalak, torila edo zezen tokia egin zezan.
- 1674. Parrokiko Roke donearen aldarean behar zen Aingeru Goardakoaren irudia egiteko, Inazio Beltran Oiarzabali limosna bilketa egitea agindu zitzaion.
- 1652. Parrokiko elizarako aulkiak eginak zituen Juan Apaeztegi maisuak, eta elizari haiek ordaintzeko eskatzea erabaki zen.
- 1652. Alkateak jakinarazi zuen Ņaurrez herriak erabakita bezala eta erregeak probintziari eginiko eskariari erantzunezŅ Bartzelonarako lau soldadu bidali zituela, 50 dukat ordaindu ondoren.
- 1652. Sebastian Lete udaltzainak, herriko dorrean bizi zenez, herriko ordularia zaintzen bera ardura zitekeela-eta eskaera egin zuen. Agintariek baiezkoa eman zioten, egun horretatik hasiz eta aurrez Martin Concejok jasotzen zuen soldata berarekin.
- 1568. Ikusirik nahiko modu egokian iristen zela garia herrira, ogiaren prezioa jaistea erabaki zuten agintariek.
- 1558. Herriak Tomas Zandategi izendatu zuen maisutzarako.
|