|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Urtarrilaren 2a
- 2008. EAJko Azpeitiko buru batzarreko presidente Alex Etxeberriaren autoari eraso egin zieten
- 1911. Herriaren hirugarren urontzia egiteko lanak adjudikatu ziren.
- 1907. Santo Domingo komentua izandakoaren patioan ziren torilak edo zezentokiak botatzea erabaki zuten agintariek.
- 1893. Sebastian donean eta Inauterietan kaleratuko ziren sokamuturrerako zezenak inguratzea eskatu zitzaion Tomas Larraņagari.
- 1882. Madalena ermitaren kanpoko harresia ahalik eta azkarren jartzea eskatu zitzaion Joxe Inazio Aizpuru erregidoreari.
- 1814. Herriko diruzaina zen Frantzisko Jauregik dimititu egin zuen.
- 1735. Loiolako elizaren laranja erdiari heltzeko burdin arkuak jartzea erabaki zen, mugimenduren bat izan zuela ikusi ondoren.
- 1711. Parrokirako egin ziren konfesionario edo aitorleku berriak ikusteko, Martin Zaldua maisua izendatu zen.
- 1710. Sagardoa saltzen jarri aurretik eta txandak izendatzeko egin ohi zen zozketarako, 48 upelen berri eman zen; guztiak sagardo garbia zutenak ziren, eta beste zortzi upel urarekin nahastuta zeudenak .
- 1699. Parrokiko korurako eskailera egiteko Lazaro Laincera maisuarekin eginiko hitzarmenaren berri eman zen.
- 1685. Ikusirik Nikolas Saez Elolak sortutako memoriari erantzuteko kaperau bat behar zela, lortu nahi zutenek eskaerak egin zitzaten, herritarrei jakinaraztea erabaki zen.
- 1656. Eskritura baten bidez eta 228 dukat ordainduz, Enparango errota Frantzisko Arbeztainek hartu zuen urte baterako.
- 1642. Juan Oņazek saltzen zituen txakolinak ikustea erabaki zuten agintariek. Inguruko herrietan merkeagoak eta hobeak saltzen zirelako eta, gainera, bertan eginak. Udalak saltzaileekin urte osorako tratua egin zuen.
- 1600. Miguel Saez Goiazek, udalaren ordezkari bezala Gortean denboraldi bat egin ondoren, San Agustin monastegia sortzeko baimena herriratu zuen.
- 1582. Parrokiko aldare nagusiaren inguruan Joan Apoitak eginiko lanak aztertzea erabaki zen. Zurgin langintzak ikusteko, Martin Madariaga aukeratu zen.
- 1561. Herriaren lurraldeetan, 10.000 gaztainondo ziren orduan, eta Pedro Ugartek beste 6.000 landare sartzeko tratua egina zuen. Esaten zenez, ordea, haritzak falta ziren .
|